[itzul] EIZIEk 30 urte. Ospakizun-ekitaldirako gonbita

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Or, Abe 15, 10:33:06, CET 2017


Duela hogeita hamar urteko udazkenean sortu zen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), eta urteurrena ospatzeko elkartuko gara gaur, Donostian.




Lurdes Auzmendik, Xabier Mendiguren Bereziartuk eta Josu Zabaletak kontatuko digute sorreraren berri, eta Miren Ibarluzea eta Bego Montorio ere han izango dira, beren bizipenak konpartitzen, Karlos del Olmok gidaturiko solasaldian. Bertsotarako eta omenaldirako tartea ere izango dugu. Baita hara hurbiltzen den ororen ekarpenetarako ere, zertan esanik ez, guztion artean ospatzea da-eta asmoa.


Noiz: Abenduaren 15ean, arratseko 18:30ean.

Non: Donostian, Egia Kultur Etxean <https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=75&id=1000&Itemid=282&lang=eu>.


Gonbidatuta zaudete guztiok!

Mila Garmendia
www.eizie.eus <http://www.eizie.eus/>
943 277 111




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171215/d8473f61/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logo30.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 611484 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171215/d8473f61/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago