[itzul] Hormigón pobre
jose anjel aldai
artxiola a bildua gmail.com
Ost, Ots 1, 09:11:56, CET 2017
Egun on,
pobre kalkoaz diozunarekin bat nator, baina hormigoi pobreak ez dauka zertan mehe izan; nik uste mehe esanda urtsu-edo ulertzen dela, eta hori ez da. Hormigoi pobrea porlan gutxiago daukana da, baina izan daiteke lodi askoa.
aldo
El 01/02/2017, a las 08:53, Antton Gurrutxaga Hernaiz escribió:
> IATEn fitxa batzuk dituzu. Esaterako: https://labur.eus/V6ZkW
>
> en lean concrete, weak-mix concrete
>
> "a cement concrete having a lower cement content than pavement concrete,and consequently required to attain a lower mechanical strength"
>
> fr béton maigre
>
> es hormigón pobre, hormigón magro
>
> Hormigoi pobre bi aldiz aurkitu dut Interneten:
> DPT: diccionario políglota del tren : alemán, catalán, euskera, ...
>
> https://books.google.es/books?isbn=8486618088 - Translate this page
> Mario León - 1997 - Railroads
> ... de mortero los huecos que deja la grava previamente vertida en los encofrados hormigón m pobre {A: Magerbeton m; C: formigó m pobre; E: hormigoi pobre ...
> Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: EHAA xedapena 199000593
>
> www.irekia.euskadi.eus/eu/orders/199000593?t=1
> Translate this page
> Hormigoi pobrea Hormigoi pobre bibratuak, beste batzuen aurrean, higadurarekiko erresistentzia abantaila agertzen du, trafiko astun, eguraldi euritsu, drenaia ...
>
> Baina pobre izenondoa gaztelaniatik soilik egindako kalkoa da, eta, hortaz, hormigoi/betoi mehe izan liteke euskarazko termino egokiagoa (saltsa mehe kolokazioan inspiratuta).
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170201/6be121f0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago