[itzul] enpresen izenak

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Ots 2, 12:47:10, CET 2017


Kooperatiba bada, bai, elkartea, legez hala delako, eta, gainera, besterik ez bada ere, sozietatea elkarte mota bat delako (cf. Euskaltzaindiaren Hiztegia: sozietate 1 iz. Elkarte mota, ekonomia- edo merkataritza-helburuak dituena eta legediaren arabera eratua dena). Euskaraz, norbatiek Koop. Elk. (39.700.000 agerraldi Googlen)edo Koop. E. (31.800.000 agerraldi Googlen) ikusten duenean, badaki nolako elkartea den, ezaugarri jakin batzuk dituen baltzu (cf. Euskaltzaindiaren Hiztegia: baltzu iz. Elkartea, bazkuna; bereziki, sozietatea.) edo sozietate mota bat dela, alegia; eta ez dela kirol elkartea edo gastronomia elkartea bezalakoa, adibidez.

Beraz, norberaren kutunak eta beldurrak aparte, norbaitek uste badu ‘elkarte’ hitzak ‘kooperatiba elkarte’ esamoldean ez duela nahikoa identifikatzen erreferentzia hizkuntza nahi duen auzo erdara, nire uste apalean oker dabil. Ez ditugu nahastuko norberaren nahia eta errealitatea.

Jon Agirre

[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170202/4ebf53e7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago