[itzul] Ambientólogo/a

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Ots 6, 17:37:17, CET 2017


Ez naiz harritzen. Nire euskal belarrian ere ez da berehala eta goxo
sartzen "ingurumenologo", baina ezta "ambientólogo" ere nire erdal
belarrian.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-02-06 17:28 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:

> Ostras, mila esker Alfontso, benetan. Esparruko jendea ezagutzen dut eta
> arazo bat dago hitz horrekin.
>
> Gaur entregatu behar nuen testuan "Ingurumen Zientzietan lizentziatutako
> norbanako ugariren lanari esker..." bidali dut jadanik.
>
> Nik ezin dut ondo arrazoitu, baina nire belarrian "ingurumenologo" ez da
> oso erraz sartzen...
>
> Jende gehiagok iritzia ematen badu eskertuko nuke.
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 6 17:16):
>
> Kontzeptu berri samarra da. Gaztelaniaz *ambientología *asmatu dute,
>> ingelesezko *environmentology *hitza kalkatuz. Orain arte,
>> "ingurumen-zientziak" erabili izan da gehienbat, eta "ambientólogo" pixka
>> bat handiusteko horren ordez "ingurumen-teknikari"tik hasi eta
>> "ingurumen-zientzietako lizentziadun"eraino erabiltzen zen,
>> "ingurumen-aditua" edo "ingurumenean aditua" barne.
>>
>> Baina ez dezagun zalantzarik izan: ingelesez *environmentologist* eta
>> gaztelaniaz *ambientólogo *erabiltzen bada, euskaraz ere antzeko zerbait
>> beharko dugu (edo behar dugula sentiaraziko digute).
>>
>> *Ingurumenlari*, eraketari dagokionez, ez dago gaizki, izen bati* -lari*
>> atzizkia erantsita (*txistulari *bezala). Baina uste dut komeni dela bi
>> hitzak izatea bistan; alegia, disziplinaren izena ere behar izango da, ez
>> bakarrik diziplina horretan aritzen denaren izena. Eta *ingurumenlari *hitzetik
>> *ingurumenlaritza *ateratzen zaigu, noski. Eta -nire irudipena izango
>> da- arrakasta ez izatera kondenatutako hitza da, *arduralaritza *bezain
>> deserosoa (*arduralaritza *Euskaltzaindiak esplizituki baztertu du,
>> baina -dena esan dezagun- badugu* -laritza* bat edo beste disziplinen
>> izenetan, hala nola *hizkuntzalaritza*; baina gehienak ez dira
>> "unibertsita-disziplinak": *bertsolaritza, txirrindularitza,
>> aholkularitza, ostalaritza, margolaritza, kontseilaritza, kontularitza,
>> misiolaritza...*).
>>
>> Hitz horiek benetan behar baditugu, asmatzen hasi aurretik, kopiatzen
>> saia gintezke. Alegia, ingelesez eta gaztelaniaz exoelkarteak sortu
>> dituzte: *-logia* kultura-hitza erantsi diote beren ondare lexikaleko
>> hitz bati. Alegia, manipulatu egin dituzte, ez dira osorik hitz grekoz
>> osatutako hitz-elkarte berriak; hau da, ez dira *antropologia,
>> antropologo *edo *geologia, geologo *hitzak bezalako "guztiz garbiak".
>> Egin dezagun gauza bera ("gu ere zerbait bagera eta"):
>>
>> environmentology, ambientologia... -> *ingurumenologia*.
>> Eta hortik: *ingurumenologo*.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2017-02-06 16:04 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
>>
>>> Gaztelaniaz entzun ohi da, beti ibili naiz zalantzatan, euskaraz nola
>>> esan behar ote den...
>>>
>>> Gaurko euskaratu beharra daukat.
>>>
>>> Ingurumenlari??
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170206/715c383e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago