[itzul] Ambientólogo/a

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Al, Ots 6, 18:38:25, CET 2017


Niri oso ideia ona iruditzen zait Alfontsok proposatua. Hitza behar badugu,
besteek egin duten bezala, eta modu beretsuan, sortzea geuk ere.


Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 6 17:37):

> Ez naiz harritzen. Nire euskal belarrian ere ez da berehala eta goxo
> sartzen "ingurumenologo", baina ezta "ambientólogo" ere nire erdal
> belarrian.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2017-02-06 17:28 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
>
>> Ostras, mila esker Alfontso, benetan. Esparruko jendea ezagutzen dut eta
>> arazo bat dago hitz horrekin.
>>
>> Gaur entregatu behar nuen testuan "Ingurumen Zientzietan lizentziatutako
>> norbanako ugariren lanari esker..." bidali dut jadanik.
>>
>> Nik ezin dut ondo arrazoitu, baina nire belarrian "ingurumenologo" ez da
>> oso erraz sartzen...
>>
>> Jende gehiagok iritzia ematen badu eskertuko nuke.
>>
>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2017(e)ko otsaila 6 17:16):
>>
>> Kontzeptu berri samarra da. Gaztelaniaz *ambientología *asmatu dute,
>>> ingelesezko *environmentology *hitza kalkatuz. Orain arte,
>>> "ingurumen-zientziak" erabili izan da gehienbat, eta "ambientólogo" pixka
>>> bat handiusteko horren ordez "ingurumen-teknikari"tik hasi eta
>>> "ingurumen-zientzietako lizentziadun"eraino erabiltzen zen,
>>> "ingurumen-aditua" edo "ingurumenean aditua" barne.
>>>
>>> Baina ez dezagun zalantzarik izan: ingelesez *environmentologist* eta
>>> gaztelaniaz *ambientólogo *erabiltzen bada, euskaraz ere antzeko
>>> zerbait beharko dugu (edo behar dugula sentiaraziko digute).
>>>
>>> *Ingurumenlari*, eraketari dagokionez, ez dago gaizki, izen bati* -lari*
>>> atzizkia erantsita (*txistulari *bezala). Baina uste dut komeni dela bi
>>> hitzak izatea bistan; alegia, disziplinaren izena ere behar izango da, ez
>>> bakarrik diziplina horretan aritzen denaren izena. Eta *ingurumenlari *hitzetik
>>> *ingurumenlaritza *ateratzen zaigu, noski. Eta -nire irudipena izango
>>> da- arrakasta ez izatera kondenatutako hitza da, *arduralaritza *bezain
>>> deserosoa (*arduralaritza *Euskaltzaindiak esplizituki baztertu du,
>>> baina -dena esan dezagun- badugu* -laritza* bat edo beste disziplinen
>>> izenetan, hala nola *hizkuntzalaritza*; baina gehienak ez dira
>>> "unibertsita-disziplinak": *bertsolaritza, txirrindularitza,
>>> aholkularitza, ostalaritza, margolaritza, kontseilaritza, kontularitza,
>>> misiolaritza...*).
>>>
>>> Hitz horiek benetan behar baditugu, asmatzen hasi aurretik, kopiatzen
>>> saia gintezke. Alegia, ingelesez eta gaztelaniaz exoelkarteak sortu
>>> dituzte: *-logia* kultura-hitza erantsi diote beren ondare lexikaleko
>>> hitz bati. Alegia, manipulatu egin dituzte, ez dira osorik hitz grekoz
>>> osatutako hitz-elkarte berriak; hau da, ez dira *antropologia,
>>> antropologo *edo *geologia, geologo *hitzak bezalako "guztiz garbiak".
>>> Egin dezagun gauza bera ("gu ere zerbait bagera eta"):
>>>
>>> environmentology, ambientologia... -> *ingurumenologia*.
>>> Eta hortik: *ingurumenologo*.
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>>
>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>> [image:
>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>> 2017-02-06 16:04 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
>>>
>>>> Gaztelaniaz entzun ohi da, beti ibili naiz zalantzatan, euskaraz nola
>>>> esan behar ote den...
>>>>
>>>> Gaurko euskaratu beharra daukat.
>>>>
>>>> Ingurumenlari??
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170206/db1d69e9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago