[itzul] Ambientólogo/a
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
As, Ots 7, 07:49:50, CET 2017
Ados, eskerrik asko Jon, Alfontso eta Maite.
maite darceles<mdarceles a bildua hobest.es> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 6 18:38):
> Niri oso ideia ona iruditzen zait Alfontsok proposatua. Hitza behar
> badugu, besteek egin duten bezala, eta modu beretsuan, sortzea geuk ere.
>
>
> Maite Darceles mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 6 17:37):
>
> Ez naiz harritzen. Nire euskal belarrian ere ez da berehala eta goxo
>> sartzen "ingurumenologo", baina ezta "ambientólogo" ere nire erdal
>> belarrian.
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> [image:
>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>> 2017-02-06 17:28 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
>>
>>> Ostras, mila esker Alfontso, benetan. Esparruko jendea ezagutzen dut eta
>>> arazo bat dago hitz horrekin.
>>>
>>> Gaur entregatu behar nuen testuan "Ingurumen Zientzietan
>>> lizentziatutako norbanako ugariren lanari esker..." bidali dut jadanik.
>>>
>>> Nik ezin dut ondo arrazoitu, baina nire belarrian "ingurumenologo" ez da
>>> oso erraz sartzen...
>>>
>>> Jende gehiagok iritzia ematen badu eskertuko nuke.
>>>
>>> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2017(e)ko otsaila 6 17:16):
>>>
>>> Kontzeptu berri samarra da. Gaztelaniaz *ambientología *asmatu dute,
>>>> ingelesezko *environmentology *hitza kalkatuz. Orain arte,
>>>> "ingurumen-zientziak" erabili izan da gehienbat, eta "ambientólogo" pixka
>>>> bat handiusteko horren ordez "ingurumen-teknikari"tik hasi eta
>>>> "ingurumen-zientzietako lizentziadun"eraino erabiltzen zen,
>>>> "ingurumen-aditua" edo "ingurumenean aditua" barne.
>>>>
>>>> Baina ez dezagun zalantzarik izan: ingelesez *environmentologist* eta
>>>> gaztelaniaz *ambientólogo *erabiltzen bada, euskaraz ere antzeko
>>>> zerbait beharko dugu (edo behar dugula sentiaraziko digute).
>>>>
>>>> *Ingurumenlari*, eraketari dagokionez, ez dago gaizki, izen bati*
>>>> -lari* atzizkia erantsita (*txistulari *bezala). Baina uste dut komeni
>>>> dela bi hitzak izatea bistan; alegia, disziplinaren izena ere behar izango
>>>> da, ez bakarrik diziplina horretan aritzen denaren izena. Eta *ingurumenlari
>>>> *hitzetik *ingurumenlaritza *ateratzen zaigu, noski. Eta -nire
>>>> irudipena izango da- arrakasta ez izatera kondenatutako hitza da, *arduralaritza
>>>> *bezain deserosoa (*arduralaritza *Euskaltzaindiak esplizituki
>>>> baztertu du, baina -dena esan dezagun- badugu* -laritza* bat edo beste
>>>> disziplinen izenetan, hala nola *hizkuntzalaritza*; baina gehienak ez
>>>> dira "unibertsita-disziplinak": *bertsolaritza, txirrindularitza,
>>>> aholkularitza, ostalaritza, margolaritza, kontseilaritza, kontularitza,
>>>> misiolaritza...*).
>>>>
>>>> Hitz horiek benetan behar baditugu, asmatzen hasi aurretik, kopiatzen
>>>> saia gintezke. Alegia, ingelesez eta gaztelaniaz exoelkarteak sortu
>>>> dituzte: *-logia* kultura-hitza erantsi diote beren ondare lexikaleko
>>>> hitz bati. Alegia, manipulatu egin dituzte, ez dira osorik hitz grekoz
>>>> osatutako hitz-elkarte berriak; hau da, ez dira *antropologia,
>>>> antropologo *edo *geologia, geologo *hitzak bezalako "guztiz garbiak".
>>>> Egin dezagun gauza bera ("gu ere zerbait bagera eta"):
>>>>
>>>> environmentology, ambientologia... -> *ingurumenologia*.
>>>> Eta hortik: *ingurumenologo*.
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
>>>> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
>>>> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
>>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>
>>>>
>>>> a.mujika a bildua elhuyar.com
>>>>
>>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>> Zelai Haundi, 3
>>>> Osinalde industrialdea
>>>> 20170 Usurbil
>>>>
>>>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>> [image:
>>>> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>>>>
>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>
>>>> 2017-02-06 16:04 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
>>>>
>>>>> Gaztelaniaz entzun ohi da, beti ibili naiz zalantzatan, euskaraz nola
>>>>> esan behar ote den...
>>>>>
>>>>> Gaurko euskaratu beharra daukat.
>>>>>
>>>>> Ingurumenlari??
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170207/912b7e88/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago