[itzul] (gairik gabea)

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Or, Ots 10, 19:00:12, CET 2017


Nik ere antzera ikusten dut. Antza denez, ez da iritsi lehen Elhuyarreko
postatik bidali duadan mezua (gure helbideak .eus dira gaurtik, eta
horregatik ez zen sartuko). Pena ematen dit alferrik galtzea, barkatuko
didazue, eta hona:

---------- Forwarded message ----------
From: Patxi Petrirena Altzuguren <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>
Date: 2017-02-10 18:11 GMT+01:00
Subject: Re: [itzul] (gairik gabea)
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>


Okerra ez dakit, baina desorekatua edo iruditzen zait esaldia. Honela
osatuz gero, egokiago dirudi: "X igo zaie; hau da, (...) oinarriaren igoera
bera/berdina izan dute". Beste aukera bat, beharbada: "X igo zaie; hau da,
(...) oinarria igo den bezainbeste".

Bigarren galderari dagokiola: nik "igoera bera" esango nuke, baina esan
liteke halako izen abstraktuekin biek dutela zentzua. EIMAren
Morfosintaxian (130. or.), honako bikote hauek aipatu genituen adibide gisa
(sail berean sartuko nuke nik 'igoera'): tenperatura bera/berdina, klima
bera/berdina, iritzi bera/berdina, erabaki bera/berdina. Euskaltzaindairen
Hiztegiko "berdin" sarreran dauden hauek ere nik neurez "bera" esaten dudan
kasuetakoak dira: "Berez aukera berdina behar dute denek", "Luzera
berdineko kaleak".


Patxi

Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 10 18:52):

> Eskerrik asko, Juan. Bi alderdiekin ados ni; baina lankide artean zalantza
> sortu denez...
>
> Nuria
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 10 18:18):
>
> Nire iritzia:
>>
>> a) Ulertu ulertzen den arren, "igo zaie" eta "igoera" ez dira, zorrotz
>> hartuta, homogeneoak. Alegia, "aplikatu zaie" edo eskatuko luke atzetik.
>>
>> b) Konturatu gabe nengoen esaldi hori ikusi arte, baina esango nuke
>> "bera" behar duela hor eta berdin beti halako izenlagunez (oi, barka,
>> Euskaltzaindiak dixit: adjektiboz) osaturiko sintagma guztietan. Hots:
>>
>>
>> atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako) bera
>>
>> atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako)AREN berdina
>>
>>
>> Beraz, izatekotan, aurretik adjektiborik ez dakarren [izena+bera/berdina]
>> konfigurazioan bakarrik gerta daiteke bera/berdina zalantza edo aukera:
>> "tenperatura bera/berdina".
>>
>>
>>
>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko otsaila 10 09:31):
>>
>> Arratsalde on, itzulkideok!
>>>
>>> Galderatxo batean bi: beheko esaldi hori zuzentzat joko zenukete, eta
>>> berdina ala bera da zuen ustez hor?
>>>
>>> Izan ere, haiei % 8 igo zaie gutxieneko kotizazio-oinarria, hau da,
>>> erregimen orokorreko gutxieneko oinarriak izan duen igoera berdina.
>>>
>>> Eskerrik asko aldez aurretik
>>>
>>> Nuria
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170210/32e5f3aa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago