[itzul] (gairik gabea)
Nuria Fdz. de Arroiabe
nuria a bildua belaxe.com
Or, Ots 10, 18:52:15, CET 2017
Eskerrik asko, Juan. Bi alderdiekin ados ni; baina lankide artean zalantza
sortu denez...
Nuria
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 10 18:18):
> Nire iritzia:
>
> a) Ulertu ulertzen den arren, "igo zaie" eta "igoera" ez dira, zorrotz
> hartuta, homogeneoak. Alegia, "aplikatu zaie" edo eskatuko luke atzetik.
>
> b) Konturatu gabe nengoen esaldi hori ikusi arte, baina esango nuke "bera"
> behar duela hor eta berdin beti halako izenlagunez (oi, barka,
> Euskaltzaindiak dixit: adjektiboz) osaturiko sintagma guztietan. Hots:
>
>
> atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako) bera
>
> atzoko / atzo ekarri zenuen (dena delako)AREN berdina
>
>
> Beraz, izatekotan, aurretik adjektiborik ez dakarren [izena+bera/berdina]
> konfigurazioan bakarrik gerta daiteke bera/berdina zalantza edo aukera:
> "tenperatura bera/berdina".
>
>
>
> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 10 09:31):
>
> Arratsalde on, itzulkideok!
>>
>> Galderatxo batean bi: beheko esaldi hori zuzentzat joko zenukete, eta
>> berdina ala bera da zuen ustez hor?
>>
>> Izan ere, haiei % 8 igo zaie gutxieneko kotizazio-oinarria, hau da,
>> erregimen orokorreko gutxieneko oinarriak izan duen igoera berdina.
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik
>>
>> Nuria
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170210/c8543cfa/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago