[itzul] Larriak eta xeheak nahasi
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
nuriarroiabe a bildua euskalnet.net
Or, Ots 17, 10:57:01, CET 2017
Arratsalde on, ItzuLkide:
Ia irizpideren bat duzuen honen gainean. Demagun testua letra larriz
dagoela izenburu batean; zenbakia (urtea, adibidez) nola deklinatuko
zenukete, larriz ala xehez?
Esaterako: LK-K ZERGA AURREKO XXXX EUROKO IRABAZIAK LORTU DITU
2016AN/2016an.
Nik neuk ez diot justifikaziorik ikusten eta ez dut aurkitu inon horren
arrazoibiderik, baina eztabaida sortu zaigu.
Eskerrik asko aldez aurretik eta ondo segi!
Nuria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170217/7c826f31/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago