[itzul] Larriak eta xeheak nahasi
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 17, 11:39:52, CET 2017
Jarri zaigun adibidean deigarrien iruditu zaidana "LK-K" hori da:
LK-K ZERGA AURREKO XXXX EUROKO IRABAZIAK LORTU DITU 2016AN/2016an.
Askotan esaten da, logika handiz noski, euskarak bere irtenbideak behar
dituela. Eta euskarak izenari eransten zaizkion kasu-markak erabiltzen
dituenez, letra larria darabilen testu batean baliabide aproposa iruditzen
zait, dena delako elementua (izena, laburdura, akronimoa...) eta horrekin
doan kasu-marka bereizteko, letra xehea erabiltzea kasu-markarako:
LKk... IRABAZIAK IZAN DITU
BBVAren BULEGOA
10 KMko IBILBIDEA
% 5eko INTERESA EMATEN DU
SCHLESWIG-HOLSTEINeko PAISAIA ZORAGARRIAK
Izan ere, izena noraino iristen den eta kasu-marka nondik aurrera hasten
den ongi bereiztea, hori ere, funtsezkoa da ulermenerako.
Xabier
Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko otsaila 17 11:06):
> Logikaz, gainerako guztiak letra larriz idazten badira, haiek ere bai.
> Alegia, "2016" sinboloa erabili beharrean, "JOAN DEN URTE*AN*" edo "BI
> MILA ETA HAMASE*IAN*" erabiliko bagenu, ez genuke zalantzarik izango.
>
> Eta, nolanahi ere, baduzu beste aukera bat, badaezpada: "2016. URTEAN".
>
> Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.eus
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
> [image:
> https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2017-02-17 10:57 GMT+01:00 Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <
> nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>:
>
>> Arratsalde on, ItzuLkide:
>>
>> Ia irizpideren bat duzuen honen gainean. Demagun testua letra larriz
>> dagoela izenburu batean; zenbakia (urtea, adibidez) nola deklinatuko
>> zenukete, larriz ala xehez?
>>
>> Esaterako: LK-K ZERGA AURREKO XXXX EUROKO IRABAZIAK LORTU DITU
>> 2016AN/2016an.
>>
>> Nik neuk ez diot justifikaziorik ikusten eta ez dut aurkitu inon horren
>> arrazoibiderik, baina eztabaida sortu zaigu.
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik eta ondo segi!
>>
>> Nuria
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170217/e18aaa9d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago