[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)
Iņaki Irisarri
irisarri22 a bildua yahoo.es
Lar, Ots 18, 13:54:01, CET 2017
Egun on:
Nago ekimen horrek segida gaiztoak izanen dituela gure Nafarroa honetan, oraingo oposizioa agintera itzuli bezain pronto. "Diario de Navarra" urtetan ahalegindu zen ustezko nafarrera erabiltzen (orrialde bakarra astean) eta ez da luze asmo horretan amore eman eta euskara arautura lerratu zela.
Ikusiko dugu, beharbada, euskara sustatzera bideratutako dirua nafarrera estandarra zehazteko lanetan alferrik xahutzen, nork eta Bizkaiko gobernu abertzale batek horretarako bidea zabalduta.
Ongi izan.
Iņaki Irisarri.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170218/4b59d5d1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago