[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Ots 20, 12:14:22, CET 2017


Besteak beste, hau esan du Euskaltzaindiak (137. araua: Adierazpena euskalkien erabileraz):
“Lurralde mailan diharduten administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak; betiere administrazioko lexikoaren eta terminologiaren batasuna begiratuz, erabilera orokorreko hitzen ordeak asmatzen ibili gabe”.

Osorik irakurtzeko: http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf.

Nolanahi ere, hari asko ditu gaiak, eta esandako gehienekin bat nator. Dena ezin besarkatu mezu batean, baina hari nagusiez zerbait esatearren, labur-labur (eta ñabardura eta azalpen gutxiegirekin, tamalez):

1.- Alferreko itzulpenen kontua garrantzitsua da. Aktek benetan esandakoa, esandako hizkuntzan jaso beharko lukete; gero itzulpen akta egin beharko litzatekeen dena alderantziz jarrita? Ez dakit, ba; elebakarrak eska dezala kasu bakoitzean itzulpena. Merkeagoa izango da.

2.- Nafarroakoa larria da intentzioan. Baina urteak daramatzate saiatzen eta ezinik. Bestalde, Nafarroan, euskalki bat baino gehiago dabil. Bonapartek denak sartzen ditu bizkaiera izan ezik, hau da, zazpi. Pare bat galdu badira ere, pilo bat dago. Udal mailarako geratuko litzateke, beraz, euskalkia, intentziorik onenarekin ere.

3.-Nik begi onez ikusten dut administrazioan euskara batua (baita ahoz ere) eta euskalkia (baita idatzirik ere) erabiltzea, non-noiz-zer-nori-norako kontuan hartuta, eta, nire ulermen murritzean, Euskaltzaindiak ere bai (zer da, bestela, “aintzat hartzea”?). Bizkaiera idatzia, gainera, estandarizatuta dago.

4.- Egin behar ez dena, euskalkian idazten denean, ahozko euskararekin nahastu eta fonetismoak idatzian islatzea da, bereizteko intentzio txokozalearekin. Garai batean modan jarri zen idazkera hori, eta oraindik jarraitzen du, jendeak ez dakielako euskalkian normaltasunez idazten. Folkloradarako baino ez du egiten, eta txarto idatzita.

5.- Azkenik, euskara batua hezurmamitu zenean euskalkien kontra zetorrela egiten zuten oihu eta negar batzuek. Orain ez gaitezen joan beste muturrera, euskalkia ez da, ezin da, ezin duelako, euskara batuaren arerio izan, ezta aurkari ere. Dena da euskara, eta bata bestaren kontra erabiltzen ez den artean, osagarri eta beharrezko.

Euskaltzaindiaren adierazpena oso axalekoa da euskalkiekiko, baina gutxi-gutxi hori ere ez dute betetzen administraziorik gehienek. Ez dut horren kexarik entzun. Hona hemen, neurea.

Jon


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: astelehena, 2017.eko otsailak 20 11:00
To: Iñaki Irisarri; ItzuL
Subject: Re: [itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

Euskaltzaindiak ez al dauka zeresanik arazo honetan?

Xabier

Iñaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 20 09:07):
Egun on:

Bai, bistan da nire iritzia ez dela behar bezala entenditu; mea culpa, ea oraingoan hobeki asmatzen dudan.

Nire ustez, Bizkaiko Batzar Nagusiek frogatu egin diote Nafarroako eskuinari –euskalkien hobe beharrez ez baizik eta bestelako gibel-asmo batez euskara estandarra gutxiesteko lanetan hainbeste tematzen den horri– batua ez dela tresna egokia maila ofizialeko testuetan erabiltzeko, hots, hain zuzen euskara arautuak bereziki baliagarria eta onuragarria behar lukeen erregistro horretan. Eta dudarik ez da Nafarroako eskuinak alimaleko probetxua aterako diola euskara estandarraren desautorizazio horri, abertzaleak gehiengo diren erakunde batek halako oparia emanik –izan ere, halako batean nafar eskuinaren paranoia funsgabea izateari utzi dio kontuak–.

Horra zer adierazi nahi nuen, eta horrek guztiak Nafarroan ekarriko dituen ondorio makurretan indar eskasa izanen du euskalkien berezitasunen gaineko edozein gogoetak, uzta gehienbat erdaldun elebakarrei bideratutako mezuan bilatuko –eta aurkituko– baitute.

Ongi izan.

Iñaki Irisarri

El Sábado 18 de febrero de 2017 23:25, Pedro Mari Etxezarraga <agarralde a bildua gmail.com<mailto:agarralde a bildua gmail.com>> escribió:

Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com<mailto:agarralde a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 18 22:46):

Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke, ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.

Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta  neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat, ostera,  ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar jako behar dan lekutik.

Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen kasuan izan ezik) eze,  tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da, bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok baia, halangorik aitatu ezkero,  legora egiten deutsuela, ze egingo jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").

Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.

Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.

Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.




[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170220/ba2233d3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago