[itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ots 20, 11:00:01, CET 2017
Euskaltzaindiak ez al dauka zeresanik arazo honetan?
Xabier
Iñaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
zuen (2017(e)ko otsaila 20 09:07):
> Egun on:
>
> Bai, bistan da nire iritzia ez dela behar bezala entenditu; *mea culpa*,
> ea oraingoan hobeki asmatzen dudan.
>
> Nire ustez, Bizkaiko Batzar Nagusiek frogatu egin diote Nafarroako
> eskuinari –euskalkien hobe beharrez ez baizik eta bestelako gibel-asmo
> batez euskara estandarra gutxiesteko lanetan hainbeste tematzen den horri–
> batua ez dela tresna egokia maila ofizialeko testuetan erabiltzeko, hots,
> hain zuzen euskara arautuak bereziki baliagarria eta onuragarria behar
> lukeen erregistro horretan. Eta dudarik ez da Nafarroako eskuinak alimaleko
> probetxua aterako diola euskara estandarraren desautorizazio horri,
> abertzaleak gehiengo diren erakunde batek halako oparia emanik –izan ere,
> halako batean nafar eskuinaren paranoia funsgabea izateari utzi dio
> kontuak–.
>
> Horra zer adierazi nahi nuen, eta horrek guztiak Nafarroan ekarriko dituen
> ondorio makurretan indar eskasa izanen du euskalkien berezitasunen
> gaineko edozein gogoetak, uzta gehienbat erdaldun elebakarrei bideratutako
> mezuan bilatuko –eta aurkituko– baitute.
>
> Ongi izan.
>
> Iñaki Irisarri
>
> El Sábado 18 de febrero de 2017 23:25, Pedro Mari Etxezarraga <
> agarralde a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko otsaila 18 22:46):
>
> Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke,
> ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
>
> Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
> neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
> ostera, ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
> conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar
> jako behar dan lekutik.
>
> Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen
> kasuan izan ezik) eze, tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
> bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki
> baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
> baia, halangorik aitatu ezkero, legora egiten deutsuela, ze egingo
> jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
>
> Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
> batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
> ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
>
> Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.
>
> Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170220/6ba6e3ab/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago