[itzul] ER: Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

Bego Montorio bego.itzultzaile a bildua gmail.com
As, Ots 21, 21:25:39, CET 2017


Hona EIZIEk sareratu duen oharra: http://www.eizie.eus/News/1487685693

2017-02-20 18:55 GMT+01:00 ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon <
retxezarreta a bildua gipuzkoa.eus>:

> Nik uste dut eduki beharko lukeela, baina euskaltzain bat baino gehiago
> dira hizkera joera horien hedatzean fu eta su ari direnak. EIZIEk, guk
> alegia, aurkeztu beharko luke nolabaiteko kexa bat, Batzar Nagusietan eta
> beste aginteren batean, eta deialdi hori denbora batez bederen, betirako
> ahal bada, etenda uzteko eskaria auzia pìska bat argitu artean
>
> ------------------------------
> *Nork:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* astelehena, 2017(e)ko otsailaren 20a 11:00
> *Nori:* Iñaki Irisarri; ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo
> Biguri)
>
> Euskaltzaindiak ez al dauka zeresanik arazo honetan?
>
> Xabier
>
> Iñaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2017(e)ko otsaila 20 09:07):
>
>> Egun on:
>>
>> Bai, bistan da nire iritzia ez dela behar bezala entenditu; *mea culpa*,
>> ea oraingoan hobeki asmatzen dudan.
>>
>> Nire ustez, Bizkaiko Batzar Nagusiek frogatu egin diote Nafarroako
>> eskuinari –euskalkien hobe beharrez ez baizik eta bestelako gibel-asmo
>> batez euskara estandarra gutxiesteko lanetan hainbeste tematzen den horri–
>> batua ez dela tresna egokia maila ofizialeko testuetan erabiltzeko, hots,
>> hain zuzen euskara arautuak bereziki baliagarria eta onuragarria behar
>> lukeen erregistro horretan. Eta dudarik ez da Nafarroako eskuinak alimaleko
>> probetxua aterako diola euskara estandarraren desautorizazio horri,
>> abertzaleak gehiengo diren erakunde batek halako oparia emanik –izan ere,
>> halako batean nafar eskuinaren paranoia funsgabea izateari utzi dio
>> kontuak–.
>>
>> Horra zer adierazi nahi nuen, eta horrek guztiak Nafarroan ekarriko
>> dituen ondorio makurretan indar eskasa izanen du euskalkien
>> berezitasunen gaineko edozein gogoetak, uzta gehienbat erdaldun elebakarrei
>> bideratutako mezuan bilatuko –eta aurkituko– baitute.
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Iñaki Irisarri
>>
>> El Sábado 18 de febrero de 2017 23:25, Pedro Mari Etxezarraga <
>> agarralde a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko otsaila 18 22:46):
>>
>> Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko
>> heunke, ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko.
>>
>> Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta
>>  neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat,
>> ostera,  ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In
>> conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar
>> jako behar dan lekutik.
>>
>> Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen
>> kasuan izan ezik) eze,  tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da,
>> bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki
>> baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok
>> baia, halangorik aitatu ezkero,  legora egiten deutsuela, ze egingo
>> jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").
>>
>> Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako
>> batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen
>> ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.
>>
>> Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu
>> beharra.
>>
>> Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
> ------------------------------
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
> Gipuzkoan
>
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170221/dd92acf5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago