[itzul] ER: Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

Ramon Etxezarreta Aizpuru etxezarreta a bildua telefonica.net
As, Ots 21, 21:42:02, CET 2017


Pozten maíz.

 

 

Ramon ETXEZARRETA AIZPURU

Marina, 9-1. ezk.

20007 – DONOSTIA / SAN SEBASTIAN

 

De: Bego Montorio [mailto:bego.itzultzaile a bildua gmail.com] 
Enviado el: martes, 21 de febrero de 2017 21:26
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] ER: Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri)

 

Hona EIZIEk sareratu duen oharra: http://www.eizie.eus/News/1487685693

 

2017-02-20 18:55 GMT+01:00 ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon <retxezarreta a bildua gipuzkoa.eus <mailto:retxezarreta a bildua gipuzkoa.eus> >:

Nik uste dut eduki beharko lukeela, baina euskaltzain bat baino gehiago dira hizkera joera horien hedatzean fu eta su ari direnak. EIZIEk, guk alegia, aurkeztu beharko luke nolabaiteko kexa bat, Batzar Nagusietan eta beste aginteren batean, eta deialdi hori denbora batez bederen, betirako ahal bada, etenda uzteko eskaria auzia pìska bat argitu artean

    


  _____  


Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com> >
Bidaltze-data: astelehena, 2017(e)ko otsailaren 20a 11:00
Nori: Iñaki Irisarri; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Euskalkia baldintza itzulpen ofizialetan (Koldo Biguri) 

 

Euskaltzaindiak ez al dauka zeresanik arazo honetan?

 

Xabier

 

Iñaki Irisarri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com> > igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 20 09:07):

Egun on:

 

Bai, bistan da nire iritzia ez dela behar bezala entenditu; mea culpa, ea oraingoan hobeki asmatzen dudan.

 

Nire ustez, Bizkaiko Batzar Nagusiek frogatu egin diote Nafarroako eskuinari –euskalkien hobe beharrez ez baizik eta bestelako gibel-asmo batez euskara estandarra gutxiesteko lanetan hainbeste tematzen den horri– batua ez dela tresna egokia maila ofizialeko testuetan erabiltzeko, hots, hain zuzen euskara arautuak bereziki baliagarria eta onuragarria behar lukeen erregistro horretan. Eta dudarik ez da Nafarroako eskuinak alimaleko probetxua aterako diola euskara estandarraren desautorizazio horri, abertzaleak gehiengo diren erakunde batek halako oparia emanik –izan ere, halako batean nafar eskuinaren paranoia funsgabea izateari utzi dio kontuak–. 

 

Horra zer adierazi nahi nuen, eta horrek guztiak Nafarroan ekarriko dituen ondorio makurretan indar eskasa izanen du euskalkien berezitasunen gaineko edozein gogoetak, uzta gehienbat erdaldun elebakarrei bideratutako mezuan bilatuko –eta aurkituko– baitute.

 

Ongi izan.

 

Iñaki Irisarri

 

El Sábado 18 de febrero de 2017 23:25, Pedro Mari Etxezarraga <agarralde a bildua gmail.com <mailto:agarralde a bildua gmail.com> > escribió:

 

Pedro Mari Etxezarraga<agarralde a bildua gmail.com <mailto:agarralde a bildua gmail.com> > igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko otsaila 18 22:46):



Ez joa gura polemikarik isiotu, baia afera gehiago zehaztu beharko heunke, ze halan egin ezik bajauk arriskua gauzak txarto ulertuteko. 

 

Beitik, neu be ibilia nok euskal lurraldeetan (Nafarroan sikeran) eta  neure batutxoagaz gehien antzean eroso xamar ibili nok. Nire herriko bat, ostera,  ez leitike horren eroso ibiliko beste lurralde batzuetakoakaz. In conclusion: bizkaieratik batura dago aldetxeoa, eta horreri oratu behar jako behar dan lekutik. 

 

Guztiagaz be, arazoa sakon-sakonean da (Bizkain behintzat, hiztun onen kasuan izan ezik) eze,  tamala emoten dauen batua egiten dala, hau da, bizkaierazko itzulinguruak erabilten mukur, lexikoa ez ei da egoki baturako, eta beste hainbat arlo (xelebreetan xelebreena dok baia, halangorik aitatu ezkero,  legora egiten deutsuela, ze egingo jeutsaguk ba!) (Eskuna dok, ostera, "txakur gosetienak be, ukatu ez amea").

 

Egoera horren eragile nortzuk direan: eskoletako maixuetariko ardurakako batzuk, politikoen berkakuna baragarria, progre euskaldun xirtzilduen ababukako pedantekeria, etab., etab,. etab.

 

Berba bitan esanda: arazoa ez da batua, ezpabere arlo asko jorratu beharra.

 

Por zierto, niri neuri, nafar askok egiten daben batua sano gustetan jat.

 

 

 

 

 


  _____  



Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.


A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


Gipuzkoan


euskaraz bizi eta lan egiten dugu

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170221/5e5849f4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago