[itzul] Kontxako bandera / Kontxako Bandera
Jabier Zabaleta
euskara a bildua orio.eus
Ost, Urt 11, 14:07:56, CET 2017
Lagun bat galdezka oraintxe Orion (non bestela?:-): ‘Hi ‘Kontxako Bandera’ nola jarri behar da: biak maiuskulaz, ez?).
Nik ‘bandera’ jarriko nukeela esan diot, letra txikiz; baina, begiratzen hasi eta betikoa: adostasunik ez. Berriaren estilo-liburuak ‘Kontxako Bandera’ dakar eta, ondorioz, horrela erabiltzen dute (ia) beti egunkarian, ikusi dudanez. Berdin Wikipedian. Elhuyar hiztegiak, berriz, ‘Kontxako bandera’ dakar ‘bandera’ hitzaren adibideetan. Han-hemengo erabileran, azkenik, denetik dago.
Pareko izan daitekeen ‘Kontxako estropada’, aldiz, ia guztiek idazten dute letra txikiz (‘estropada’).
Argirik, inork?
Eskerrik asko, aldez aurretik.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus<mailto:euskara a bildua orio.eus>
943 830 346 —>8
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170111/107959de/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago