[itzul] Kontxako bandera / Kontxako Bandera
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 11, 15:44:07, CET 2017
Esango nuke probaren izena dela Kontxako Bandera, ezta? Urrezko Aizkora
bezala, esate baterako.
Orduan, nire ikuspegitik, "Oriok irabazi du Kontxako Bandera" idaztean
proba irabazteaz ari gara, eta "Oriok irabazi du Kontxako bandera"
idaztean, berriz, banderaz (sariaz).
Eta "Kontxako estropada" esatean, bada, "Kontxako lehia" esango bagenu
bezala. (Jakina, hortik probaren izen izatera ere igo liteke "Kontxako
Estropada", baina ematen du ez dela kasua).
Nire ikuspegia.
*Patxi Petrirena Altzuguren*
[image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
[image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
p.petrirena a bildua elhuyar.com <itzulpenak a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 216
@elhuyarItzulpen
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
<http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
2017-01-11 14:07 GMT+01:00 Jabier Zabaleta <euskara a bildua orio.eus>:
> Lagun bat galdezka oraintxe Orion (non bestela?:-): ‘Hi ‘Kontxako Bandera’
> nola jarri behar da: biak maiuskulaz, ez?).
>
> Nik ‘bandera’ jarriko nukeela esan diot, letra txikiz; baina, begiratzen
> hasi eta betikoa: adostasunik ez. Berriaren estilo-liburuak ‘Kontxako
> Bandera’ dakar eta, ondorioz, horrela erabiltzen dute (ia) beti egunkarian,
> ikusi dudanez. Berdin Wikipedian. Elhuyar hiztegiak, berriz, ‘Kontxako
> bandera’ dakar ‘bandera’ hitzaren adibideetan. Han-hemengo erabileran,
> azkenik, denetik dago.
>
> Pareko izan daitekeen ‘Kontxako estropada’, aldiz, ia guztiek idazten dute
> letra txikiz (‘estropada’).
>
> Argirik, inork?
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> *Jabier Zabaleta*
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 —>8
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170111/b68d6646/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago