[itzul] Urgencia/emergencia

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Or, Urt 27, 12:43:18, CET 2017


Ene gaztelaniaren ulermenak erraten didanez, gaztelanizko bereizketa ez da hizkuntzaren beraren bereizketa, biak sinonimo baitira; hartara, euskaraz ere geure erara egin genezake eta  larrialdi eta "presako larrialdi" edo "larrialdi" eta "estualdi" bereizi edo beste zernahi asma genezake ere, bereizi nahi dena bereizteko.
 
Bakartxo
 
 
 
 
> Message du 27/01/17 12:23
> De : "Agirre Garai, Jon" 
> A : "'ItzuL'" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Urgencia/emergencia
> 
>

Urgentzia/Larrialdia datorkit burura, baina Euskaltzaindiaren Hiztegian:
 
urgentzia iz. Larrialdia.
 
eta
 
larrialdi iz. Larritasunezko unea edo denbora. Ik. estualdi. Larrialdi estu hartan. Bere ezbehar eta larrialdietan. Larrialdi hurbilik ikusten ez zutenez gero, ez ziren kezkatu hizkuntza lantzen. Gero beste larrialdi bat gertatu zitzaidan.
 
Dakartza; eta, kontuan hartuta:
 
urgente adj. Presakoa.
 
ere badakarrela, bigarren adiera honetatik jota izan lezake zentzua bereizketak. Beharbada Euskaltzaindiaren Hiztegian ‘Presako egoera edo unea’ gehituko baliote ‘urgentzia’-ri, errazagoa izango litzateke bereizketa.
 
Ondo izan,
 
Jon
 
From: goizane udal euskategian [mailto:goizanebue a bildua gmail.com] 
> Sent: asteartea, 2017.eko urtarrilak 24 12:54
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] Urgencia/emergencia
 

Ondarroako mendiari aurre egiteko udalaren proiektuek ere bi izaera dute: lehenengoa, emergentziazkoa, aurretiaz dirurik eduki ez arren, berehala egin beharrekoa bata; bigarrena, urgentziazkoa, dirua dagoenean eta proiektuak administrazio-bidea egindakoan lehenbailehen egitekoa.


 

2017-01-24 12:41 GMT+01:00 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua :

> Bai, istripuak-eta gertatzen direnean...
> Aunque pueden parecer conceptos iguales y que, en muchas ocasiones, se utilizan indistintamente, lo cierto es que una urgencia es aquella situación que requiere una asistencia sanitaria pero cuyo retraso hasta las 6 horas no pone en peligro la vida del herido; mientras que una emergencia es un suceso o accidente que requiere una actuación inmediata pues existe un riesgo cierto para la vida
Joxemari

24/01/2017 12:34(e)an, karlos del_olmo igorleak idatzi zuen:




Medikuntzan? 
> 
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus
> 943483474 
> 687409016
> 
> 
> 
> 

 




 


 


>
> [ image001.gif (2.6 Ko) ]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170127/deedf41b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago