[itzul] Kursaal: mugatua ala mugagabea?
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
As, Urt 31, 12:51:56, CET 2017
Ez dakit nik "Donostialdean izen horiek mugatuta emateko joera indartzen
ari den", ez baitakit zein diren "izen horiek". Baina ez dut uste "PNVa"
esaten dugunik. Nolanahi dela ere, *Kursaalean *forma ez da atzo goizekoa.
Sebastian Salaberria oiartzuarrak *Neronek tirako nizkin* liburua
argitaratu zuen 1964an, eta honela idatzi zuen gutxienez duela 53 urte:
*Kursaal-ean egin zan bertsolari-txapelketa bat*.
*Kursaal-ean ederrak kantatu ziran, baņan an kantatu ziranak etziran batere
txarragoak.*
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-01-31 12:27 GMT+01:00 Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus>:
> Aspaldian darabilt gai hori buruan, eta susmoa daukat dialektologiak
> zerikusia baduela, azken joera horietan; edo geografiak behintzat.
> Donostialdean izen horiek mugatuta emateko joera indartzen ari dela
> iruditzen zait. Bizkaialdean, ostera, izen berezien moduan egiten ditugu,
> mugagabean. “PNVa…” ere entzun izan dut euskaraz Gipuzkoan. Ez dut uste
> hori betikoa izan denik, baina azken boladan alde horretan hori zabaltzen
> ari dela iruditzen zait. Susmoa eta hausnarra baino ez da, hala ere:
> irudipena.
>
>
>
> Bilbotarrok, bestalde, edonon jaioak izan ei zaitezkete, Agurtzane, eta
> deklinabidean iaioak ere izan zarete orain arte. ;)
>
>
>
> Ondo izan,
>
>
>
> Jon
>
>
>
> *From:* Agurtzane Mallona [mailto:agurtzane.mallona a bildua deusto.es]
> *Sent:* asteartea, 2017.eko urtarrilak 31 11:28
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] Kursaal: mugatua ala mugagabea?
>
>
>
> Egun on denoi!
>
> Donostiarrentzako galderatxo bat daukat gaur (Bilbotarrok ez gara jaioak
> honetan eta). Zelan deklinatzen duzue Kursaal bera bakarrik doanean,
> singularrean ala mugagabean? Ikusi dugu gehienetan singularra balitz bezala
> ageri dela. Baina toki baten izena denez, ez dakigu, ba, zeri eutsi!
>
> Eskerrik asko gure ezjakintasuna argitzen laguntzeagatik.
>
> Agurtzane
>
>
> --
>
>
>
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
>
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
>
>
>
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du. twitter]
> <http://twitter.com/deusto>[image: Bidaltzaileak irudia kendu du.
> facebook] <https://www.facebook.com/UDeusto>[image: Bidaltzaileak irudia
> kendu du. linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title>[image:
> Bidaltzaileak irudia kendu du. Instagram] <https://instagram.com/udeusto/>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170131/4a67aa37/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD000.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170131/4a67aa37/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago