[itzul] Kursaal: mugatua ala mugagabea?
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
As, Urt 31, 13:06:45, CET 2017
Kaixo:
Ikusten denez, Donostian bertan adostasunik ez dago; beraz, ezin emango
dugu ez dagoenetik...
Datu batzuk aipatuko ditut bakarrik.
Donostiako Udalaren webgunean bertan erabilera bikoitza dago, baina gehiago
erabiltzen da mugatzailerik gabe.
Kursaalen: 89 aldiz
Kursaalean: 52 aldiz
Prentsan, berriz, dezentez gehiago agertzen da forma mugatzaileduna:
Berria egunkariak:
Kursaalean: 1.550 aldiz
Kursaalen: 180 aldiz
Argia aldizkariak:
Kursaalean: 779 aldiz
Kursaalen: 323 aldiz
Erabilera mugatua oso aspaldikoa da, prentsa zaharretik eta literaturatik
ateratako adibide hauetan ikus daitekeenez (kontuan izan Kursaal zaharra
1921ean inauguratu zela):
Beraz, Jaungoikoa ta mundua, eleiza ta Kursaal'a, kristau-legea ta Kasinoa,
ezin ditzakezute serbitu, bata bestearen etsayak diralako… (Argia
asterokoa, 1922)
Ni ludi ontara etorri nitzan, ludiko ontasunetan nere zatia izateko; ez,
beren aberastasunak ezin erakutsirik, gau ta egun kasino kursalian
dabiltzan oyei begira irrikitzen egoteko. (Toribio Altzaga, Bost urtian,
1929)
Kursaala lehertzen lagundu nahi zigun. (Inazio Mujika Iraola, Gerezi
denbora, 1999)
Bidean ez nuen deus pentsatu, burua hutsik bezala nuelako, eta ez nintzen
konturatu Donostiara helduak ginela, gidariak ea Kursaala gustatzen al
zitzaidan galdetu zidan arte. (Ramon Saizarbitoria, Gorde nazazu lurpean,
2000)
Hori esateko gogoz geratu nintzen, ea zer iruditzen ote zitzaion zegoela
Kursaalean, zurezko eta igeltsuzko santuak? (Inazio Mujika Iraola, Gerezi
denbora, 1999)
Nik ez daukat hain garbi izen berezi bati mugatzailea jartzen ote diogun.
Nire ustez, eta Altzagaren testua nahiko argigarria da horretan, "kursaal"
hitza izenondo funtzioan darabilgu (izenondoa ez den arren),
erreferentziazko izena (kasinoa) isilpean utzita.
Ongi izan.
Euskara
Zerbitzua Ales Bengoetxea Telletxea
- Euskara Zerbitzua - Hizkuntza
Euskararen normalizatzailea
Hiria Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: Agurtzane Mallona <agurtzane.mallona a bildua deusto.es>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data: 31/01/2017 11:28
Gaia: [itzul] Kursaal: mugatua ala mugagabea?
Egun on denoi!
Donostiarrentzako galderatxo bat daukat gaur (Bilbotarrok ez gara jaioak
honetan eta). Zelan deklinatzen duzue Kursaal bera bakarrik doanean,
singularrean ala mugagabean? Ikusi dugu gehienetan singularra balitz bezala
ageri dela. Baina toki baten izena denez, ez dakigu, ba, zeri eutsi!
Eskerrik asko gure ezjakintasuna argitzen laguntzeagatik.
Agurtzane
--
Agurtzane Mallona
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007
Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
BLOCKEDdeusto[.]esBLOCKED
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170131/38b6d222/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 13906024.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170131/38b6d222/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170131/38b6d222/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago