[itzul] Linea
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Uzt 4, 13:18:39, CEST 2017
Egia da bitxitasun-inpresio bat ematen duela, baina "gauza"tik "gauzetan"
bada, edo "arroka"tik "arroketan", eta ez "gauzaetan" edo "arrokaetan",
orduan "línea"tik "lineetan" behar luke, ez?
Xabier
kbiguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko uztaila 4 13:14):
> Norbaitek al daki gramatika-araurik ba ote dagoen -EA bukaera duten hitzen
> deklinabideaz?
> Izan ere, "linea" hitzarekin, adibidez, niri arraro egiten zait "lineetan"
> ipintzea, hemengo kartelean bezala;
>
>
>
>
> Berdin arraroa (ezohikoa esan behar nuke) egiten zait "lineaetan", baina
> garbi dago -A hori ez dela mugatzailea, eta beraz ez dut arrazoirik ikusten
> atzizkiaren eraginez kentzeko.
>
>
> Koldo Biguri
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170704/2839933e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago