[itzul] Linea
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Uzt 4, 13:19:46, CEST 2017
Autozuzentzaileak tildez jarri dit "linea" beharko zukeena...
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko uztaila 4 13:18):
> Egia da bitxitasun-inpresio bat ematen duela, baina "gauza"tik "gauzetan"
> bada, edo "arroka"tik "arroketan", eta ez "gauzaetan" edo "arrokaetan",
> orduan "línea"tik "lineetan" behar luke, ez?
>
> Xabier
>
> kbiguri , ItzuL-en bidez<itzul a bildua postaria.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko uztaila 4 13:14):
>
>> Norbaitek al daki gramatika-araurik ba ote dagoen -EA bukaera duten
>> hitzen deklinabideaz?
>> Izan ere, "linea" hitzarekin, adibidez, niri arraro egiten zait
>> "lineetan" ipintzea, hemengo kartelean bezala;
>>
>>
>>
>>
>> Berdin arraroa (ezohikoa esan behar nuke) egiten zait "lineaetan", baina
>> garbi dago -A hori ez dela mugatzailea, eta beraz ez dut arrazoirik ikusten
>> atzizkiaren eraginez kentzeko.
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170704/d549d243/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago