[itzul] Ráfaga musical
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Uzt 10, 09:07:20, CEST 2017
HIKEAn (http://www.eitb.eus/eu/kultura/euskara/kontsultak/), gaztelaniako «ráfaga» esateko «zaflada» jaso dugu, eta honela definitu:
Programak edo programa beraren blokeak banatzeko pieza laburra, hedabidea identifikatzen duten soinuak zein irudiak dituena
Aintzat har bedi EiTBko eguneroko ahozko erabileran ez duela inork «zaflada» esaten, «rafaga» baizik, baina HIKEAn ipini dugun hitza ez da asmakeria. Hainbat produkzio-etxeren gidoietan horrela erabili izan dute, eta EiTBko Euskara Zerbitzuak jaso baino ez du egin.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Koldo Biguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: igandea, 09 de uztaila de 2017 11:59
To: ItzuL
Cc: Koldo Biguri
Subject: [itzul] Ráfaga musical
ETBko normaitek ba al daki nola esaten den (edo esan litekeen) "ráfaga musical" kontzeptua?
Koldo Biguri
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170710/a46d9cee/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago