[itzul] Ráfaga musical
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Al, Uzt 10, 09:58:56, CEST 2017
Ez dut uste “zaflada” terminoak gaztelaniazko “ráfaga” egoki ematen duen. Euskaltzaindiaren hiztegia: “zaflatu: masaileko bat, eskuarki leuna, eman”. DRAE: “ráfaga: movimiento violento del aire….Golpe de luz vivo…”.
Ez ote egokiagoa “musika-ufada”? DIONISIO AMUNDARAIN
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Enviado el: lunes, 10 de julio de 2017 9:07
Para: 'Koldo Biguri'; 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Ráfaga musical
HIKEAn (http://www.eitb.eus/eu/kultura/euskara/kontsultak/), gaztelaniako «ráfaga» esateko «zaflada» jaso dugu, eta honela definitu:
Programak edo programa beraren blokeak banatzeko pieza laburra, hedabidea identifikatzen duten soinuak zein irudiak dituena
Aintzat har bedi EiTBko eguneroko ahozko erabileran ez duela inork «zaflada» esaten, «rafaga» baizik, baina HIKEAn ipini dugun hitza ez da asmakeria. Hainbat produkzio-etxeren gidoietan horrela erabili izan dute, eta EiTBko Euskara Zerbitzuak jaso baino ez du egin.
Asier Larrinaga Larrazabal
From: Koldo Biguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: igandea, 09 de uztaila de 2017 11:59
To: ItzuL
Cc: Koldo Biguri
Subject: [itzul] Ráfaga musical
ETBko normaitek ba al daki nola esaten den (edo esan litekeen) "ráfaga musical" kontzeptua?
Koldo Biguri
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170710/f3cddd68/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago