[itzul] Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa hobetzeko proiektu bat
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Al, Uzt 10, 12:28:45, CEST 2017
*Ikusi zure nabigatzailean
<http://us7.campaign-archive1.com/?e=&u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=d5bfa2e5ad>*
<http://consumer.elhuyar.eus/>
*Gero eta gehiago erabiltzen dira itzultzaile automatikoak gaur egun*,
baita gaztelaniatik euskarara itzultzeko ere. Hala ere, euskarari
dagokionez, itzultzaile horien emaitzak urrun samar daude oraindik giza
itzultzaileen emaitzetatik, oro har.
*Sistema horiek hobetzeko*, trebatu egin behar dira makinak, eta horretan
ari gara, *elkarlanean, EHUko Ixa ikerketa-taldea, Eroski Fundazioa eta
Elhuyar*. Hiru urteko proiektu esperimental bat abiatu genuen 2015ean,
Matxin <http://matxin.elhuyar.eus/> ES-EU (gaztelania-euskara) itzultzaile
automatikoa, kode irekikoa, hobetzeko.
Sistema elikaduraren arlora egokitzea izan zen lehen urratsa; zehazki, Eroski
Consumer <http://consumer.eus/eu> (www.consumer.es) egitasmora egokitu
genuen. Eta *plataforma kolaboratibo bat jarri dugu sarean*, sistemak
proposatzen dituen itzulpenak zuzentzeko. Plataforma horren bidez, *edonork
har dezake parte proiektuan, itzulpenak zuzenduz*. Hala, itzulpen zuzenduak
argitaratuko dira consumer.eus <http://consumer.eus/eu> atarian, eta,
jasotako zuzenketei esker, sistema automatikoa ikasiz joango da.
Azkenean, *proposamen
hobeak egingo dituen itzultzaile automatiko bat eskuratuko dugu, eta urrats
bat aurrera egingo dugu euskarazko itzulpengintza automatikoaren arloan*.
Zenbat eta eta jende gehiagok parte hartu proiektuan, zuzenketa gehiago
jasoko ditugu, eta material gehiago izango dugu sistema hobetzeko.
Horregatik jotzen dugu zugana, internauta euskaldun hori.
Animatzen bazara, sartu consumer.elhuyar.eus helbidean, eta hasi testuak
zuzentzen. Hantxe aurkituko dituzu argibide guztiak.
[image: Facebook] <https://www.facebook.com/ELHUYARfundazioa>
[image: Twitter] <https://twitter.com/ElhuyarIG>
[image: Website]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/225/itzulpen-automatikoa-hobetzeko-proiektu-bat-jarri-dute-abian-eroskik-elhuyarrek-eta-ehuk-hartu-parte>
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin*:*
euskara a bildua consumer <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>.es <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>
Buletinaren harpidetza eten
<http://elhuyar.us7.list-manage.com/unsubscribe?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=&c=d5bfa2e5ad>
Egu
<http://elhuyar.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=>neratu
buletinaren harpidetza-datuak
<http://elhuyar.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=>
[image: Email Marketing Powered by MailChimp]
<http://www.mailchimp.com/monkey-rewards/?utm_source=freemium_newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=monkey_rewards&aid=581aecb47cc73215d5b567c15&afl=1>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170710/b6542695/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago