[itzul] ongoing classes
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Uzt 17, 20:22:19, CEST 2017
og., 2017.eko uztren 13a 16:07(e)an, Araitz Jauregi igorleak idatzi zuen:
> Nola eman daiteke euskaraz "ongoing classes" forma? Aldez aurretik landutako gai batean sakontzeko eskolei erreferentzia egiteko terminoa izendatzeko da.
>
> "Eskola jarraikorrak" (erakunde konkretu batek orain arte erabili duen forma) baino zuzenagoak eta egokiagoak eta argiagoak iruditzen zaizkit jarraitze-eskolak, jarraipeneko eskolak... Zer iritzi duzue?
>
>
> Eskerrik asko.
>
Kaixo:
"ongoing" adjektiboaren adierak kontutan hartuta, eskolekin erabiltzen
direla ikusita, ondoko zalantzak sortzen zaizkit:
Eskola horiek beti daude martxan edo behin eta berriz ematen dira?
Horrela balitz, "eskola iraunkorrak" lirateke.
Landutako gaia aipatzearekin batera lotura duten eskolak hurrengo zein
datetan emango diren azaldu nahi da? Horrela balitz, "Datozen eskolak"
dei litezkeela bururatzen zait.
Gai zehatz batean sakontzeko eskola direla bada adierazi nahi den
ezaugarri nagusia, ingelesez
"related/additional/supplementary/supplemental clases" zergatik erabili
ez den galdetzen diot nire buruari.
Ondo izan,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago