[itzul] En la forma reflexiva de la etapa del psiquismo

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ast, Uzt 27, 15:35:12, CEST 2017


Baliteke Xabierrek arrazoi izatea.

Edozelan ere, lehen proposatu dudan "gogoeta" hori ez zait gogobetegarri egiten, nire interpretazioa zuzena izanda ere.

Baliteke beste modu honetara egokiagoa izatea (interpretazioa dena dela):

                «psikismoaren etaparik eboluzionatuenari dagokion modu erreflexiboan».


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 27 de uztaila de 2017 15:29
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] En la forma reflexiva de la etapa del psiquismo

Ez nago erabat ziur eta ez naiz batere espezialista gai horretan, baina ohar bat egin nahi dut: iruditzen zait oso posiblea dela "reflexivo" hori ez egotea loturik "gogoeta" esanahiarekin, baizik eta norberak bere buruarekin duen harremanarekin, "verbos reflexivos" esaten denean bezala.  "Como lo hace la conciencia cuando se toma como punto de partida a sí misma" aipamenak oinarri emango lioke nire susmoari.

Xabier Aristegieta

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> erabiltzaileak hau idatzi du (2017 uzt. 27, og. (14:41)):

Nik honela ulertu dut testua (beharbada, guztiz oker egongo naiz).

                contrastes o parecidos elegidos... ¿CóMO?
                                a.- de manera más o menos arbitraria
                               b.- como lo hace la conciencia
                               c.- en forma reflexiva

Hau da, hiru argibide (a, b eta c) azalpena biribiltzeko. Hala ulertuta, nik honela emango nuke:

                «psikismoaren etaparik eboluzionatuenari dagokion gogoetarekin»


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Amaia Lasheras , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>]
Sent: osteguna, 27 de uztaila de 2017 14:06
To: ItzuL
Cc: Amaia Lasheras
Subject: [itzul] En la forma reflexiva de la etapa del psiquismo

Kaixo:

Beheko esaldi horrekin nabil, eta ez dut asmatzen nola eman  "en la forma reflexiva" hori. Bururatzen zaizue zerbait?

Este método no descompone un conjunto en fragmentos en función de parecidos o de contrastes elegidos de manera más o menos arbitraria, como lo hace la conciencia cuando se toma como punto de partida a sí misma, es decir, en la forma reflexiva de la etapa más evolucionada del psiquismo.


Eskerrik asko.

Amaia


[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>

[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>




 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170727/d21ef956/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago