[itzul] Ni Naturarekin Bat

IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Ast, Eka 1, 15:11:52, CEST 2017


Datorren astelehenean, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da.

Aurtengo gaia da <Jendea naturarekin konektatzen>, eta goiburua, berriz, <Ni Naturarekin Bat>

Bueno, euskarazko gai eta goiburu horiek nik itzulitakoak dira, behin-behinekoz, informazio ohar batean azaltzen zaizkidalako.

Jatorrizko gaztelaniazko testuan, honela dira: <Conectar a las personas con la naturaleza> eta <Estoy Con La Naturaleza>.

Ingelesez, berriz: <Connecting people to nature> eta <I'm With Nature>.

Beste aldaera hauek ere ibili ditut buruan:

Alde batetik, <Jendea naturarekin konektatzea>, <Jendea naturara konektatzea>, <Pertsonak naturarekin konektatzea>, <Jendeak naturarekin bat egitea> eta abar

Bestetik, <Naturarekin Bat Nago>, <Naturarekin Bat>, <Naturarekin Bat Eginda>, eta abar, eta <Izadia> erabilita ateratzen diren konbinazioak.

Interneten ez ditut aurkitu gai eta goiburu horiek euskaraturik, baina egon litezke, edo oso litekeena da zuetako norbaitek egun hauetan erabili behar izatea.

Ez da aukera makala denok goiburu bera erabil dezagun.

Zein hobetsiko zenukete? Hobeagorik proposatzeko gogorik?

(Nik bihar entregatu behar dut itzulpena, 14:00etan)

Hemen dituzue gaiaren inguruko esteka batzuk:

http://www.iagua.es/noticias/espana/onu/17/05/24/estoy-naturaleza-lema-dia-mundial-medio-ambiente-2017

http://worldenvironmentday.global/en/about/connecting-people-nature

http://www.un.org/es/events/environmentday/

Eskerrik asko!



________________________________

Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.


A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.


Gipuzkoan


euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170601/0634fc5f/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago