[itzul] Ni Naturarekin Bat
Inaki
inakixabier a bildua gmail.com
Ast, Eka 1, 16:30:48, CEST 2017
Xabier Letek ematen du bidea
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
Inaki irazabalbeitia
El 1 jun 2017, a les 15:11, IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki <iibanez a bildua gipuzkoa.eus> va escriure:
> Datorren astelehenean, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da.
>
> Aurtengo gaia da <Jendea naturarekin konektatzen>, eta goiburua, berriz, <Ni Naturarekin Bat>
>
> Bueno, euskarazko gai eta goiburu horiek nik itzulitakoak dira, behin-behinekoz, informazio ohar batean azaltzen zaizkidalako.
>
> Jatorrizko gaztelaniazko testuan, honela dira: <Conectar a las personas con la naturaleza> eta <Estoy Con La Naturaleza>.
>
> Ingelesez, berriz: <Connecting people to nature> eta <I’m With Nature>.
>
> Beste aldaera hauek ere ibili ditut buruan:
>
> Alde batetik, <Jendea naturarekin konektatzea>, <Jendea naturara konektatzea>, <Pertsonak naturarekin konektatzea>, <Jendeak naturarekin bat egitea> eta abar
>
> Bestetik, <Naturarekin Bat Nago>, <Naturarekin Bat>, <Naturarekin Bat Eginda>, eta abar, eta <Izadia> erabilita ateratzen diren konbinazioak.
>
> Interneten ez ditut aurkitu gai eta goiburu horiek euskaraturik, baina egon litezke, edo oso litekeena da zuetako norbaitek egun hauetan erabili behar izatea.
>
> Ez da aukera makala denok goiburu bera erabil dezagun.
>
> Zein hobetsiko zenukete? Hobeagorik proposatzeko gogorik?
>
> (Nik bihar entregatu behar dut itzulpena, 14:00etan)
>
> Hemen dituzue gaiaren inguruko esteka batzuk:
>
> http://www.iagua.es/noticias/espana/onu/17/05/24/estoy-naturaleza-lema-dia-mundial-medio-ambiente-2017
>
> http://worldenvironmentday.global/en/about/connecting-people-nature
>
> http://www.un.org/es/events/environmentday/
>
> Eskerrik asko!
>
>
>
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
>
> Gipuzkoan
>
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170601/84581fdf/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago