[itzul] Ni Naturarekin Bat
IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki
iibanez a bildua gipuzkoa.eus
Or, Eka 2, 12:05:04, CEST 2017
Bai, ematen du bidea, eta denon memoria kolektiboan iltzatua dagoenez, oso mezu indartsua eta hitzetik hortzera harrapatzeko modukoa. Atzo, ni ere harrapatu ninduen Googlek gogorarazi zidanean, “Naturarekin bat” eskatuta (azkeneko izen hori bera daukan Skalariak taldearen kantuaren bideoa eta letra ere eman zizkidan).
Hala ere, ez nintzen gustura gelditzen goibururako ateratzen zitzaizkidan aukerekin:
“Naturarekin bat naiz”: jatorrizkoak daukan lehen pertsonaren aipamena jasota, baina kantako esaldiaren oihartzuna galduta.
“Naturarekin bat izan eta”: oihartzuna bai, erabatekoa, baina lehen pertsonarena galduta; eta zer pintatzen du hor “eta” horrek?
“Naturarekin bat izan”: erdibidean-edo
“Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea”: lerro osoa, euskaratik bertatik sortutako edukietarako bai, aproposa (halaxe erabiltzen dute zenbait ikastetxetan, material jakin bati izena emateko), baina nazioartekoa den goiburu baterako, luzeegia, eta, gainera, kantu jakin baten zuzeneko erreferentzia egitea ez dakit zenbateraino den egokia kasu honetan.
Gainera, atzo bidali nizuen lehen estekako testuak dioenez, mundu osoko hizkuntza guztietan aritu dira goiburu bat bakarra adosten: “Estoy con la naturaleza» acaparó un tercio de los votos en la encuesta realizada el pasado mes de enero, superando así a otras tres propuestas encomiables. El lema ganador gustó en especial entre los hablantes de árabe e inglés. Agradecemos su participación a los miles de personas que emitieron su voto”. Ez dakit beste hiru proposamenak zein ziren.
Hortaz, zenbaterainoko eskubidea dugu guk formaz gehiegi urruntzen den bat hartzeko? Gainera, kantu bateko esaldi ezagun bati zuzeneko erreferentzia eginda?
Ez dakit, nire zalantzak dira, ez nago batere ziur. Gustatuko litzaidake iritzi gehiago jasotzea.
Orain, errazago ametituko nuke, beharbada, gaiaren baliokide modura, baina esaldi osoa: “Naturarekin bat izan eta harremanetan jartzea”. Izan ere, edukiz baliokide samarrak baitira hori eta gaztelaniazko “Conectar a las personas con la naturaleza”.
Eta hori ontzat emanez gero, esaldiaren hasiera har liteke goiburua izateko: “Naturarekin bat izan eta...” (etenpuntuak eta guzti?), “Naturarekin bat izan”, edo “Naturarekin bat”.
Ausartuko zinatekete kantuaren erreferentzia esplizitoa jasotzera ala beste hizkuntzen araberako bide neutro batetik jo beharko genuke?
From: Inaki [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
Sent: jueves, 01 de junio de 2017 16:31
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Ni Naturarekin Bat
Xabier Letek ematen du bidea
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
Inaki irazabalbeitia
El 1 jun 2017, a les 15:11, IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki <iibanez a bildua gipuzkoa.eus<mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus>> va escriure:
Datorren astelehenean, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da.
Aurtengo gaia da <Jendea naturarekin konektatzen>, eta goiburua, berriz, <Ni Naturarekin Bat>
Bueno, euskarazko gai eta goiburu horiek nik itzulitakoak dira, behin-behinekoz, informazio ohar batean azaltzen zaizkidalako.
Jatorrizko gaztelaniazko testuan, honela dira: <Conectar a las personas con la naturaleza> eta <Estoy Con La Naturaleza>.
Ingelesez, berriz: <Connecting people to nature> eta <I’m With Nature>.
Beste aldaera hauek ere ibili ditut buruan:
Alde batetik, <Jendea naturarekin konektatzea>, <Jendea naturara konektatzea>, <Pertsonak naturarekin konektatzea>, <Jendeak naturarekin bat egitea> eta abar
Bestetik, <Naturarekin Bat Nago>, <Naturarekin Bat>, <Naturarekin Bat Eginda>, eta abar, eta <Izadia> erabilita ateratzen diren konbinazioak.
Interneten ez ditut aurkitu gai eta goiburu horiek euskaraturik, baina egon litezke, edo oso litekeena da zuetako norbaitek egun hauetan erabili behar izatea.
Ez da aukera makala denok goiburu bera erabil dezagun.
Zein hobetsiko zenukete? Hobeagorik proposatzeko gogorik?
(Nik bihar entregatu behar dut itzulpena, 14:00etan)
Hemen dituzue gaiaren inguruko esteka batzuk:
http://www.iagua.es/noticias/espana/onu/17/05/24/estoy-naturaleza-lema-dia-mundial-medio-ambiente-2017
http://worldenvironmentday.global/en/about/connecting-people-nature
http://www.un.org/es/events/environmentday/
Eskerrik asko!
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170602/1fe0d8b5/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago