[itzul] Kronoak kirol-probetan
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua outlook.com
Or, Eka 16, 21:26:27, CEST 2017
Kaixo. Ez dakit, oso ondo, galdera nola egin. Lasterketa-proba batean lasterkari batek egin duen denbora(-marka) zein izan den adierazteko, zer-nola erabiltzen da (ikurretan?)?
Batek 100 metroko proba egiteko (demagun) 10 segundo eta 72 ehunen, behar izan ditu, baina "10 segundo eta 72 ehunen" hori oso luze geratzen da testu batean datu gisa emateko.
Badakit 10'15'' hori koordenatuak adierateko erabiltzen dela, baina kiroletan denborak adierazteko ere erabiltzen da (oker?).
Hortaz, norbaitek 100 metroko lasterketa "10 segundo eta 72 ehunen" egin baditu, nola ematen da?
Ez dakit, ez dakit, galdera behar bezala formulatuta dagoen.
Esker mila, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170616/21fe9ea4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago