[itzul] Rollo bollo
Mario Unamuno
mariou88 a bildua hotmail.com
Lar, Eka 24, 20:35:26, CEST 2017
Kaixo lagunok, gabon...
Itzultzeko dudan testu batek sexualitate eta afektibitateari buruzko zenbait gai jorratzen du, gaurko gazteen hizkeratik abiatuta. Hor daude, esateerako, goiburuko espresioa, eta baita beste bi hauek ere:
Y tú, ¿cómo te lo montas?
Contacto con tacto (antza, Bertin Osbornerek bideratu zuen tele-saio baten izena omen da. Errezeloa nuen inoiz euskaratua izan dela-edo, baina han-hemenka bilatuta ere, ez dut horren arrastorik aurkitu).
Rollo bollo
Zalantzak pizten dizkidate, batez ere hirugarren horrek: ba al da euskaraz horren inguruan ezer idatzirik? Zilegi al da molde berriren bat "asmatzea"? Zilegi al da gaztelerazkoa bere hartan "geureganatzea"??
Bai hori eta bai beste biei buruz,pilo bat eskertuko dizkizue iritzi, proposamen, uste, hausnarketa, ekarpen eta gainontzekoak....
Mario Unamuno
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170624/187ca558/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago