[itzul] Rollo bollo

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Eka 26, 22:11:27, CEST 2017


lr., 2017.eko ekaren 24a 20:35(e)an, Mario Unamuno igorleak idatzi zuen:
> 
> Kaixo lagunok, gabon...
> 
>    Itzultzeko dudan testu batek  sexualitate eta afektibitateari buruzko zenbait gai jorratzen du,  gaurko gazteen hizkeratik abiatuta. Hor daude, esateerako, goiburuko espresioa, eta baita beste bi hauek ere:
> 
> Y tú, ¿cómo te lo montas?
> 
> Contacto con tacto (antza, Bertin Osbornerek bideratu zuen tele-saio baten izena omen da. Errezeloa nuen inoiz euskaratua izan dela-edo, baina han-hemenka bilatuta ere, ez dut horren arrastorik aurkitu).
> 
> Rollo bollo
> 
> 
>    Zalantzak pizten dizkidate, batez ere hirugarren horrek: ba al da euskaraz horren inguruan ezer idatzirik? Zilegi al da molde berriren bat "asmatzea"? Zilegi al da gaztelerazkoa bere hartan "geureganatzea"??
> 
>   Bai hori eta bai beste biei buruz,pilo bat eskertuko dizkizue iritzi, proposamen, uste, hausnarketa, ekarpen eta gainontzekoak....
> 
>                               Mario Unamuno

Kaixo:

"rollo bollo" emateko hau bururatu zait: bollera-afera

Bestea egoera desberdinetan erabil daitekeela iruditzen zait baina
aukera hauek bururatzen zaizkit: zuk nola ligatzen duzu? zuk nola egiten
duzu neskatan/mutiletan? zuk nola egiten duzu norbaitekin oheratzeko?

Ondo izan,
Txopi.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago