[itzul] Arquitectura regionalista neovasca
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Eka 27, 11:46:50, CEST 2017
"Gótico" eta "neogótico" gauza bera ez diren bezalaxe, "vasco" eta
"neovasco" ere ez dira gauza bera. Horregatik ere, "euskal estilo"
horrek EZIN balio du "vasco" NAHIZ "neovasco" izendatzeko. Abiapuntutzat
ados jar gaitezke ideia honetan?
Xabier
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko ekaina 27 07:33):
> Tira ba, buelta batzuk emango dizkiogu.
>
> Eskerrik asko, Ainara eta Bakartxo.
>
> Patricia
>
> El 26/6/2017 11:56, "Bakartxo ARRIZABALAGA" <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.
> fr> escribió:
>
>> Iparralde honetan halako anitz badira eta behin baino gehiagotan ikusi
>> edo itzuli behar ukan dut hori eta beti ikusi dudan moldean emanketu dut:
>> euskal estiloko arkitektura. Wikipediak ere horrela ematen du.
>>
>>
>>
>> Bakartxo
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> > Message du 26/06/17 10:19
>> > De : "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
>> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> > Copie à :
>> > Objet : [itzul] Arquitectura regionalista neovasca
>> >
>> >
>> Kaixo:
>>
>> >
>> Nola eman goikoa? Arazoa bigarren izenlagunarekin daukagu, «neovasca»
>> horrekin.
>>
>> >
>> Itzulen agertu da gaia lehenago ere, baina, antza, ez zuen erantzunik
>> jaso...
>>
>> >
>> Sarean hauexek aurkitu ditut, besteak beste:
>>
>> >
>> Arkitektura erregionalista «neovascoa»
>> Arkitektura erregionalista «neobaskoa»
>> «Euskal erregionalismoaren» arkitektura
>> Erregionalismo neo-euskalduna
>>
>> >
>> Ni neu, lehenengoaren alde. Zer deritzozue?
>>
>> >
>> Ondo izan!
>>
>> >
>> Patri
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170627/e9ab970d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago