[itzul] Arquitectura regionalista neovasca
Ander Altuna-UEU
a.altuna a bildua ueu.eus
As, Eka 27, 13:43:50, CEST 2017
Berriaren estilo-liburuan: *euskal estilo berria, -a* (neovasco*,
neobasko*).
2017/06/27 11:46(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
> "Gótico" eta "neogótico" gauza bera ez diren bezalaxe, "vasco" eta
> "neovasco" ere ez dira gauza bera. Horregatik ere, "euskal estilo"
> horrek EZIN balio du "vasco" NAHIZ "neovasco" izendatzeko.
> Abiapuntutzat ados jar gaitezke ideia honetan?
>
> Xabier
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com
> <mailto:kuartango a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> ekaina 27 07:33):
>
> Tira ba, buelta batzuk emango dizkiogu.
>
> Eskerrik asko, Ainara eta Bakartxo.
>
> Patricia
>
> El 26/6/2017 11:56, "Bakartxo ARRIZABALAGA"
> <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
> <mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>> escribió:
>
> Iparralde honetan halako anitz badira eta behin baino
> gehiagotan ikusi edo itzuli behar ukan dut hori eta beti ikusi
> dudan moldean emanketu dut: euskal estiloko arkitektura.
> Wikipediak ere horrela ematen du.
>
> Bakartxo
>
> > Message du 26/06/17 10:19
> > De : "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com
> <mailto:kuartango a bildua gmail.com>>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> > Copie à :
> > Objet : [itzul] Arquitectura regionalista neovasca
> >
> >
> Kaixo:
>
> >
> Nola eman goikoa? Arazoa bigarren izenlagunarekin daukagu,
> «neovasca» horrekin.
>
> >
> Itzulen agertu da gaia lehenago ere, baina, antza, ez zuen
> erantzunik jaso...
>
> >
> Sarean hauexek aurkitu ditut, besteak beste:
>
> >
> Arkitektura erregionalista «neovascoa»
> Arkitektura erregionalista «neobaskoa»
> «Euskal erregionalismoaren» arkitektura
> Erregionalismo neo-euskalduna
>
> >
> Ni neu, lehenengoaren alde. Zer deritzozue?
>
> >
> Ondo izan!
>
> >
> Patri
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170627/3e7650c1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago