[itzul] Arquitectura regionalista neovasca
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ost, Eka 28, 08:57:02, CEST 2017
"Euskal estilo berriko arkitektura erregionalista" esan nahi nuen,
bukaeran...
El 28/6/2017 8:55, "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
escribió:
> Xabier, oso ondo jarri duzu hitzetan buruan zerabilkidana, alegia, ez dela
> gauza bera "neo" eta "berria" (horregatik, hain zuzen, ez ninduen asetzen
> Wikipediaren formulak).
>
> "Neoeuskal" bide horretatik abiatuz gero, beraz, "neoeuskal arkitektura
> erregionalista" litzateke kontzeptua, "euskal arkitektura berri
> erregionalista"ren ordez...
>
> Eskerrik asko, Xabier eta Ander.
>
> Patricia
>
>
> El 27/6/2017 14:09, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
>
>> Ez zait egokia iruditzen "neo-" aurrizkidunak "berria" adjektiboaz
>> euskaratzea.
>>
>> "Neoklasiko", "neogotiko" eta tankerakoak, iraganeko kasuko estiloa
>> (klasikoa, gotikoa...) erreibindikatzeko sortzen diren korronteak dira:
>> haiei on deritze, eta berreskuratu egin nahi dira.
>>
>> "Dena delako BERRIA" tankerakoek, ordea, esan genezake ia-ia kontrako
>> xedea daukatela: dena delako horretan bihurgune bat ezartzea,
>> inflexio-puntu bat. Hots, ordura artekoaz BESTELAKO zerbait (hortik
>> "berria", bere zentzu osoan) sortzea: euskal kantagintza berria, euskal
>> sukaldaritza berria, Nouvelle Vague, eta abar eta abar.
>>
>> Beraz, nire ustez irtenbidea sinplea da: sistematikaz jokatzea besterik
>> ez. "Neonazi","neogótico", "neoclásico", "neovasco"? Bada, "neonazi",
>> "neogotiko", "neoklasiko"... "neoeuskal".
>>
>> Bai, egia da: horrelako hitzik ez duzu baserrietan aurkituko. Baina ezta
>> gaztelaniazko horiek cortijoetan ere.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>> Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>> ekaina 27 13:43):
>>
>>> Berriaren estilo-liburuan: *euskal estilo berria, -a* (neovasco*,
>>> neobasko*).
>>>
>>> 2017/06/27 11:46(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> "Gótico" eta "neogótico" gauza bera ez diren bezalaxe, "vasco" eta
>>> "neovasco" ere ez dira gauza bera. Horregatik ere, "euskal estilo"
>>> horrek EZIN balio du "vasco" NAHIZ "neovasco" izendatzeko. Abiapuntutzat
>>> ados jar gaitezke ideia honetan?
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko ekaina 27 07:33):
>>>
>>>> Tira ba, buelta batzuk emango dizkiogu.
>>>>
>>>> Eskerrik asko, Ainara eta Bakartxo.
>>>>
>>>> Patricia
>>>>
>>>> El 26/6/2017 11:56, "Bakartxo ARRIZABALAGA" <
>>>> bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
>>>>
>>>>> Iparralde honetan halako anitz badira eta behin baino gehiagotan ikusi
>>>>> edo itzuli behar ukan dut hori eta beti ikusi dudan moldean emanketu dut:
>>>>> euskal estiloko arkitektura. Wikipediak ere horrela ematen du.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Bakartxo
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> > Message du 26/06/17 10:19
>>>>> > De : "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
>>>>> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>>>> > Copie à :
>>>>> > Objet : [itzul] Arquitectura regionalista neovasca
>>>>> >
>>>>> >
>>>>> Kaixo:
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Nola eman goikoa? Arazoa bigarren izenlagunarekin daukagu, «neovasca»
>>>>> horrekin.
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Itzulen agertu da gaia lehenago ere, baina, antza, ez zuen erantzunik
>>>>> jaso...
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Sarean hauexek aurkitu ditut, besteak beste:
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Arkitektura erregionalista «neovascoa»
>>>>> Arkitektura erregionalista «neobaskoa»
>>>>> «Euskal erregionalismoaren» arkitektura
>>>>> Erregionalismo neo-euskalduna
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Ni neu, lehenengoaren alde. Zer deritzozue?
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Ondo izan!
>>>>>
>>>>> >
>>>>> Patri
>>>>>
>>>>>
>>>
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170628/0157248b/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago