[itzul] Arquitectura regionalista neovasca

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ost, Eka 28, 08:55:20, CEST 2017


Xabier, oso ondo jarri duzu hitzetan buruan zerabilkidana, alegia, ez dela
gauza bera "neo" eta "berria" (horregatik, hain zuzen, ez ninduen asetzen
Wikipediaren formulak).

"Neoeuskal" bide horretatik abiatuz gero, beraz, "neoeuskal arkitektura
erregionalista" litzateke kontzeptua, "euskal arkitektura berri
erregionalista"ren ordez...

Eskerrik asko, Xabier eta Ander.

Patricia


El 27/6/2017 14:09, "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com> escribió:

> Ez zait egokia iruditzen "neo-" aurrizkidunak "berria" adjektiboaz
> euskaratzea.
>
> "Neoklasiko", "neogotiko" eta tankerakoak, iraganeko kasuko estiloa
> (klasikoa, gotikoa...) erreibindikatzeko sortzen diren korronteak dira:
> haiei on deritze, eta berreskuratu egin nahi dira.
>
> "Dena delako BERRIA" tankerakoek, ordea, esan genezake ia-ia kontrako
> xedea daukatela: dena delako horretan bihurgune bat ezartzea,
> inflexio-puntu bat. Hots, ordura artekoaz BESTELAKO zerbait (hortik
> "berria", bere zentzu osoan) sortzea: euskal kantagintza berria, euskal
> sukaldaritza berria, Nouvelle Vague, eta abar eta abar.
>
> Beraz, nire ustez irtenbidea sinplea da: sistematikaz jokatzea besterik
> ez. "Neonazi","neogótico", "neoclásico", "neovasco"? Bada, "neonazi",
> "neogotiko", "neoklasiko"... "neoeuskal".
>
> Bai, egia da: horrelako hitzik ez duzu baserrietan aurkituko. Baina ezta
> gaztelaniazko horiek cortijoetan ere.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Ander Altuna-UEU<a.altuna a bildua ueu.eus> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> ekaina 27 13:43):
>
>> Berriaren estilo-liburuan: *euskal estilo berria, -a* (neovasco*,
>> neobasko*).
>>
>> 2017/06/27 11:46(e)an, Xabier Aristegieta igorleak idatzi zuen:
>>
>> "Gótico" eta "neogótico" gauza bera ez diren bezalaxe, "vasco" eta
>> "neovasco" ere ez dira gauza bera. Horregatik ere, "euskal estilo"
>> horrek EZIN balio du "vasco" NAHIZ "neovasco" izendatzeko. Abiapuntutzat
>> ados jar gaitezke ideia honetan?
>>
>> Xabier
>>
>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko ekaina 27 07:33):
>>
>>> Tira ba, buelta batzuk emango dizkiogu.
>>>
>>> Eskerrik asko, Ainara eta Bakartxo.
>>>
>>> Patricia
>>>
>>> El 26/6/2017 11:56, "Bakartxo ARRIZABALAGA" <
>>> bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:
>>>
>>>> Iparralde honetan halako anitz badira eta behin baino gehiagotan ikusi
>>>> edo itzuli behar ukan dut hori eta beti ikusi dudan moldean emanketu dut:
>>>> euskal estiloko arkitektura. Wikipediak ere horrela ematen du.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Bakartxo
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> > Message du 26/06/17 10:19
>>>> > De : "Patricia Jorge Kuartango" <kuartango a bildua gmail.com>
>>>> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>>> > Copie à :
>>>> > Objet : [itzul] Arquitectura regionalista neovasca
>>>> >
>>>> >
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> >
>>>> Nola eman goikoa? Arazoa bigarren izenlagunarekin daukagu, «neovasca»
>>>> horrekin.
>>>>
>>>> >
>>>> Itzulen agertu da gaia lehenago ere, baina, antza, ez zuen erantzunik
>>>> jaso...
>>>>
>>>> >
>>>> Sarean hauexek aurkitu ditut, besteak beste:
>>>>
>>>> >
>>>> Arkitektura erregionalista «neovascoa»
>>>> Arkitektura erregionalista «neobaskoa»
>>>> «Euskal erregionalismoaren» arkitektura
>>>> Erregionalismo neo-euskalduna
>>>>
>>>> >
>>>> Ni neu, lehenengoaren alde. Zer deritzozue?
>>>>
>>>> >
>>>> Ondo izan!
>>>>
>>>> >
>>>> Patri
>>>>
>>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170628/d2ade9e5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago