[itzul] Rollo bollo

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ast, Eka 29, 11:56:48, CEST 2017


Kaixo:

Ikusi egin beharko litzateke Rollo bollo hori non doan eta nola (bakarrik doan, azalpenen batekin, irudiren batekin...).

Honelakoetan, edonola ere, hitz jokoak asmatzea eta proposatzea zilegi iruditzen zait. Hona nire ekarpentxoa; ez dakit funtziona dezakeen: neska neskak ameska / neskak neskak ameska

Ander Irizar



-----Mensaje original-----
De: Txopi [mailto:txopi a bildua ikusimakusi.eus]
Enviado el: lunes, 26 de junio de 2017 22:11
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Rollo bollo



lr., 2017.eko ekaren 24a 20:35(e)an, Mario Unamuno igorleak idatzi zuen:

>

> Kaixo lagunok, gabon...

>

>    Itzultzeko dudan testu batek  sexualitate eta afektibitateari buruzko zenbait gai jorratzen du,  gaurko gazteen hizkeratik abiatuta. Hor daude, esateerako, goiburuko espresioa, eta baita beste bi hauek ere:

>

> Y tú, ¿cómo te lo montas?

>

> Contacto con tacto (antza, Bertin Osbornerek bideratu zuen tele-saio baten izena omen da. Errezeloa nuen inoiz euskaratua izan dela-edo, baina han-hemenka bilatuta ere, ez dut horren arrastorik aurkitu).

>

> Rollo bollo

>

>

>    Zalantzak pizten dizkidate, batez ere hirugarren horrek: ba al da euskaraz horren inguruan ezer idatzirik? Zilegi al da molde berriren bat "asmatzea"? Zilegi al da gaztelerazkoa bere hartan "geureganatzea"??

>

>   Bai hori eta bai beste biei buruz,pilo bat eskertuko dizkizue iritzi, proposamen, uste, hausnarketa, ekarpen eta gainontzekoak....

>

>                               Mario Unamuno



Kaixo:



"rollo bollo" emateko hau bururatu zait: bollera-afera



Bestea egoera desberdinetan erabil daitekeela iruditzen zait baina aukera hauek bururatzen zaizkit: zuk nola ligatzen duzu? zuk nola egiten duzu neskatan/mutiletan? zuk nola egiten duzu norbaitekin oheratzeko?



Ondo izan,

Txopi.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170629/85756630/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago