[itzul] Exposer

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Mar 8, 14:16:41, CET 2017


Ohar batzuk:

1.- Nire iritziz, "gai bat aurkeztu" eta "gai bat azaldu" ez dira gauza
bera. Gai bat azaltzea gai horren osotasunaren berri ematea dela ulertzen
dut. Gai bat aurkeztea, gai horretarako sarrera moduko bat, edo agian
laburpen bat, eskaintzea.

2.- Gogoan izan "esplikatu" aditza jasoa dagoela Hiztegi Batuan. "Esplika
zaitez"en ildoko egitura jasota agertzen ez bada ere, zilegia iruditzen
zait.

3.- "Irudikatu" eta "irudiztatu" ere eskueran dauzkazu.

4.- "Donner un example": ez dut ulertu zer itzulpen-korapilo duen honek.

Xabier Aristegieta

Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
martxoa 8 13:36):

> Egun on:
> Zenbait aditz itzuli beharrean nago frantsesetik euskarara eta estropezu
> egin dut, euskaraz zenbaitetan aditz bera erabiltzen dugu eta. Zuek nola
> esango zenukete euskaraz honako hau?
>
> *Exposer: *Gaia aurkeztu / jorratu, adierazi, azaldu...?
> *S'expliquer: *Azaldu
> *Illustrer: *Argitu?
> *Donner un example: *Adibideak eman
>
> Mila esker.
>
>
> Kepa Diegez
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170308/54c8f979/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago