[itzul] Exposer

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Mar 8, 14:36:30, CET 2017


Arazoa batez ere etorri zait frantsesez eta gaztelaniaz bi aditz erabiltzen
direlako eta euskaraz eskuarki bat; *exposer / exponer // s'expliquer /
explicar*; euskaraz, "azaldu".

Illustrer / Ilustrar ez da nire testuinguruan "irudiztatu" edo "irudikatu"
hau  baino:

"Il est nécesssaire, dans ce cas-là, pour être mieux compris,* d'illustrer*
ces chiffres à l'aide d'éléments connus de votre auditoire".



Kepa Diegez




Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 8 14:16):

> Ohar batzuk:
>
> 1.- Nire iritziz, "gai bat aurkeztu" eta "gai bat azaldu" ez dira gauza
> bera. Gai bat azaltzea gai horren osotasunaren berri ematea dela ulertzen
> dut. Gai bat aurkeztea, gai horretarako sarrera moduko bat, edo agian
> laburpen bat, eskaintzea.
>
> 2.- Gogoan izan "esplikatu" aditza jasoa dagoela Hiztegi Batuan. "Esplika
> zaitez"en ildoko egitura jasota agertzen ez bada ere, zilegia iruditzen
> zait.
>
> 3.- "Irudikatu" eta "irudiztatu" ere eskueran dauzkazu.
>
> 4.- "Donner un example": ez dut ulertu zer itzulpen-korapilo duen honek.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> martxoa 8 13:36):
>
> Egun on:
>> Zenbait aditz itzuli beharrean nago frantsesetik euskarara eta estropezu
>> egin dut, euskaraz zenbaitetan aditz bera erabiltzen dugu eta. Zuek nola
>> esango zenukete euskaraz honako hau?
>>
>> *Exposer: *Gaia aurkeztu / jorratu, adierazi, azaldu...?
>> *S'expliquer: *Azaldu
>> *Illustrer: *Argitu?
>> *Donner un example: *Adibideak eman
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>> Kepa Diegez
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170308/d7cc0260/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago