[itzul] Ehundegia: shed/calada
Antton Olano
anttonolano a bildua gmail.com
Al, Mar 13, 11:38:02, CET 2017
Kaixo, inork badaki nola eman euskaraz goiko hori?
Ehundegian, anezka alde batetik bestera pasatzeko, irazkiko harien artean
irekitzen den tarteari esaten zaio shed (en) edo calada (es).
Han-hemen begiratuta, euskaraz honela esan zaiola ikusi dut: hari-tartea/
kalada/ harien arteko irekidura/ anezka pasatzeko zuloa.
Neri beste modu hau otu zait, baina ez dakit ez ote den gehitxo otutzea:
pasatartea.
Bidenabar, inork badaki non aurkitu ehundegien atalen eta ehundegi moten
izenak euskaraz?
Eskerriko asko
Antton
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170313/e758d458/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago