[itzul] Vitoria-Gasteiz
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Ast, Mar 23, 09:22:52, CET 2017
Egunen batean gogoeta egin beharko genuke zertarako eta norainoko balioa
duten gure izen ofizialek. Vitoria-Gasteiz. Euskal Herritik kanpo nonbait
idatzita ikusten da? Eta han ez da ofiziala? Espainiako hedabideetan
gaztelaniaz ari diren politikari, kirol esatari, eguraldiaren berriemale
eta abarrei zenbatetan aditzen diegu "el equipo de Vitoria-Gasteiz" edo "el
tiempo en Vitoria-Gasteiz" bezalakorik? Ederki asko ikasten dute "el equipo
babazorro" eta halakoak esaten, baina Gasteiz esateko orduan ikaragarrizko
amnesia sortzen zaie.
Izen ofizialak ez badu indarrik gaztelaniazko mundura iristeko, euskaldunok
nekatu behar al dugu izen elebidun hori gure testuetan erabiltzen?
Euskara
Zerbitzua Ales Bengoetxea Telletxea
- Euskara Zerbitzua - Hizkuntza
Euskararen normalizatzailea
Hiria Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: inaki irazabalbeitia <inakixabier a bildua gmail.com>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data: 22/03/2017 22:45
Gaia: Re: [itzul] Vitoria-Gasteiz
Euskarazko testu batean Gazteiz huts-hutsik nik uste.
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 22 19:32):
Kaixo. Zalantza sortu zait, hara: enpresa pribatu batek Gasteizen
ekitaldi publiko bat antolatu behar badu, non antolatuko du Gasteizen
ala Vitoria-Gasteizen?
Mila esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170323/3a38c791/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 11322338.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170323/3a38c791/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170323/3a38c791/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago