[itzul] Vitoria-Gasteiz
Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
amendioa a bildua cfnavarra.es
Ast, Mar 23, 10:13:55, CET 2017
141. araua, HERRI-IZENAK: HURRENKERA ETA ZEINU GRAFIKOEN ERABILERA
1) Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak elkarrekin erabili
behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik jarriko dira, adibidez, izendegi, zerrenda,
seinale eta antzekoetan:
Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L), Barkoxe / Barcus
(Z), Doneztebe / Santesteban (NG), Donostia / San Sebastián (G), Izura / Ostabat (NB)...
Euskarazko testu jarraituetan, ordea, emandako bi izen horietatik euskarari dagokiona soilik
hartuko da, esaterako:
Aguraindik etorriko gara; Areatzari mesede handia egingo dio enpresa horrek; Baionan
erosi dugu etxea; Piarres Topet "Etxahun" koblakaria Barkoxeko semea zen; Donezteberaino heldu
ziren ibilgailu zahar horrekin; Donostiara hurbilduko zaitugu; Izurak ez du hazkunderik izan
azken urteotan...
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0141.pdf
Aitzol Mendiola
-----Mensaje original-----
De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
Enviado el: miércoles, 22 de marzo de 2017 19:33
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Vitoria-Gasteiz
Kaixo. Zalantza sortu zait, hara: enpresa pribatu batek Gasteizen ekitaldi publiko bat antolatu behar badu, non antolatuko du Gasteizen ala Vitoria-Gasteizen?
Mila esker, aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago