[itzul] Vitoria-Gasteiz

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 23, 13:02:37, CET 2017


Nire iritziz, ofizialtasunarena ez da itzulpengintza-irizpide bat,
testugintza-irizpide bat baizik, eta horrela tratatu beharko litzateke:
testugile (persona nahiz erakunde) jakin batzuek beren testuetarako
darabiltzaten idazkera-irizpideetako bat bezala, kasuko testuaren hizkuntza
zein den gorabehera.

Ofizialtasuna itzulpengintza-irizpide gisa erabiltzekoa bada, hiztegiek,
toponimo-zerrendek eta abar, abiaburu- eta xede-hizkuntzetako corpusez
gain, izendapen ofizialen corpusa ekarri beharko lukete, botanika-hiztegiek
latinezko izendapena dakarten bezala. Hala ere, pentsa dezagun
botanika-testuen itzulpenek xede-hizkuntzako izendapena darabiltela, eta,
logikaz, latinezkoa jasoko dutela, bakarrik, jatorrizkoan ere hori ematen
bada.

Hizkuntza bakoitzak bere izenak dauzka herri eta hiriak izendatzeko.
Gaztelaniazko nobela bat idatziko banu, ez nioke pertsonaia bati "mi novia
es de Vitoria-Gasteiz" esanaraziko, ezta euskaraz "nire neskalaguna
Vitoria-Gasteizekoa da" ere, baizik eta "mi novia es de Vitoria" eta "nire
neskalaguna Gasteizekoa da".

Xabier Aristegieta





Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak hau
idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 23 10:13):

>
> 141. araua, HERRI-IZENAK: HURRENKERA ETA ZEINU GRAFIKOEN ERABILERA
>
> 1) Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak
> elkarrekin erabili
> behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik jarriko dira,
> adibidez, izendegi, zerrenda,
> seinale eta antzekoetan:
> Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L),
> Barkoxe / Barcus
> (Z), Doneztebe / Santesteban (NG), Donostia / San Sebastián (G), Izura /
> Ostabat (NB)...
> Euskarazko testu jarraituetan, ordea, emandako bi izen horietatik
> euskarari dagokiona soilik
> hartuko da, esaterako:
> Aguraindik etorriko gara; Areatzari mesede handia egingo dio enpresa
> horrek; Baionan
> erosi dugu etxea; Piarres Topet "Etxahun" koblakaria Barkoxeko semea zen;
> Donezteberaino heldu
> ziren ibilgailu zahar horrekin; Donostiara hurbilduko zaitugu; Izurak ez
> du hazkunderik izan
> azken urteotan...
>
> http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0141.pdf
>
>
> Aitzol Mendiola
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [mailto:itzuliz a bildua outlook.com]
> Enviado el: miércoles, 22 de marzo de 2017 19:33
> Para: Itzul
> Asunto: [itzul] Vitoria-Gasteiz
>
> Kaixo. Zalantza sortu zait, hara: enpresa pribatu batek Gasteizen ekitaldi
> publiko bat antolatu behar badu, non antolatuko du Gasteizen ala
> Vitoria-Gasteizen?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170323/e78975de/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago