[itzul] Emplazamiento Recurso Contencioso-Administrativo nº...
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Ost, Mar 29, 09:31:04, CEST 2017
Egun on
Goiko "emplazamiento" horretarako Euskaltermek "epatzea" ematen du.
"Emplazamiento", berez, zitazioa da, baina ez bide dagokio egun zehatz
bati, zitazioa bezala, baizik eta epe edo denbora-tarte bati.
"Epatu", berriz, "fijar un plazo; limitar, poner límite(s)" da OEHren
arabera. Horixe da hain zuzen "emplazar" aditzak duen esanahietako bat,
baina ez hemen hizpide duguna.
Egokia iruditzen zaizue "epatu" hori? Beste aukerarik?
Eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170329/b6bfa102/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago