[itzul] PENDIENTE dontsua
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 18:03:31, CEST 2017
Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
baino.
Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren aurrean,
nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449, Añ,
Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb ap. Lh,
H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
egipide, inbide); Lrq.
Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores
meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales
del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual es
eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores vizcaínos del s.
XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En DFrec hay 39 ejs. (12
septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1 de eginpide.
*1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general", "obligación"
Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere ahala egin arteiño]
por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen, betebehar. Tr. Al Norte se
emplea más y se documenta siempre con el significado de 'obligación,
deber'. Zeren haren borondatea baita zuzen eta eginbide ororen regla
subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik egipidea ona dokek eriotzea. "Lo que eres
obligado". RS 215. Bortxa gaiten egitera geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere
ohorea eta eginbidea gibelat utzirik, emazte bati darraikala. Ax 514 (V
331). Bere lagunari ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ
ungi egiten badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako eginbidek
lekhü derieno. Bp I 23. Ni enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko. ES
123. Bere egiñ bidetarik batere konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki
eta süreki zure eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman
eginbide hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren
arranguroski egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein diran
gure egin bideak irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v. tbn. CO
283). Bere estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko
buruzagi bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako
oraziño, eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak
leialki bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe.
Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion eginbide onen
gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo). Ordenak jartzen
ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen zion eginbide baten
gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta eginbidez doakoten lerroa. HU
Aurp 219. Zure egipidea izango da gauza guztien ardurea artutea. Echta Jos
307. Erlisioneko eginbideer ditu behar jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero
erriak beteko dituzten eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe
[...] zenbait eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide bearrezkoa
etzala argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer eginbide duten,
hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta bizibide zenun? Zait
Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera. Mde HaurB 12. Ez
nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun billatuko duzu
eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere eginbide latzenaren egitetik
gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten du beti bere eginbidea
argitaratzaileak. MEIG III 84.
v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V 38).
He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16. Xarlem 1235.
AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard 80. Hb Egia 87.
Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6). Arb Igand 79. CatJauf
87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza Azalp 124. Const 25. Etcham
137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS 98. Erkiag BatB 29. Larz Senper 22.
Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su conocimiento
[...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu ba jauna, zeure
eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
(Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari bere
eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun beren
eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or Aitork 287.
*2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse algo" Lar.
"Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta denboran gauzak
ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen egin-bidea da
Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I 217.
*3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho, hazaña"
Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales no
vizcaínos. Esaitzu
miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi onen eginpide
ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da argiroki. Ib. 177. Eginbide
onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide edo azaña guzizkoak. Arr
GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on guzien zittu edo frutua. Inza Azalp
103. Gaitzetsi ere egiten det Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or
Eus 117. Alere gutxiago zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit. acción).
Etxde AlosT 98s. Ez niken nai Goikoak esestea olako eginbide makur bat
dala-ta. Etxde JJ 83.
*4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta eginbide.
"Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 605.
*5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo, medida
(R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide bakarra, ondo
jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn. 202, 145, 153). Egipidiaz
baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk 1919-1920 (I), 40. Ikustazue ortatik,
erri aundiak zein eginbide arrigarri sumatu ta artzen dituzten aberri
txikiak menderatzeko. Ldi IL 167. Bibliarekiko jakite guzia [...], ezta
ainbateko aren egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx 61. Nungo
iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
*6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan. "Enseñar
a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten eginbidea izan
dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB ELG 35.
*7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten eginbidea.
Anab Poli 112.
2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
(Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
- DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena. Honela
dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia escrita de
haberlo efectuado.
- Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación" sarrerapean):
"Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
Azkenik, eta hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta behin
jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
"eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
Xabier Aristegieta
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 17:24):
> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar den
> gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero meza entzuteko
> duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea. Emaztearen
> eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez dituenez gero.
> Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere iturria? Eginbidea
> egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak*
> .
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>
> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>
>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki.
>>> Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
>>> infinitiborik ez badu.
>>>
>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria izan
>>> liteke.
>>>
>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>
>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu alta
>>>> bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>>>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>>>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>>>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>> duen.
>>>>
>>>> Bezeroari galdetu eta kito? Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>
>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait -KIZUN
>>>>> atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago, kobrakizun dago,
>>>>> sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi -KIZUN. Izan ere, -KIZUN
>>>>> atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen zerrenda mugaturik ez dakar
>>>>> "fabrikatik").
>>>>>
>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>>>>> "pendientes de qué".
>>>>>
>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes"
>>>>> hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
>>>>> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
>>>>> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
>>>>> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>
>>>>> Xabier
>>>>>
>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>
>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
>>>>>> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>
>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak
>>>>>> hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>
>>>>>> Egun on:
>>>>>>>
>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>
>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>
>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>>>>>> antzean datorrenean.
>>>>>>>
>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik?
>>>>>>> Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>>>>>>> magikorik bai?
>>>>>>>
>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>
>>>>>>> Nuria
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/fda28b53/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago