[itzul] PENDIENTE dontsua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 30, 19:58:17, CEST 2017


Eta a: gaur egungoagoa al da Orotarikoa Euskaltzaindiaren hiztegia baino?

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 30 11:56):

> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk eman
> duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>
>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
>> baino.
>>
>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren aurrean,
>> nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>
>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>
>>
>>
>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449, Añ,
>> Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb ap.
>> Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
>> egipide, inbide); Lrq.
>>
>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores
>> meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales
>> del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual es
>> eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores vizcaínos del
>> s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En DFrec hay 39 ejs.
>> (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1 de eginpide.
>>
>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
>> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
>> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
>> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita zuzen
>> eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik egipidea ona
>> dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa gaiten egitera
>> geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta eginbidea gibelat utzirik,
>> emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere lagunari ezkontzako
>> eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ ungi egiten badugu gure
>> egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako eginbidek lekhü derieno. Bp I 23. Ni
>> enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko. ES 123. Bere egiñ
>> bidetarik batere konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta süreki
>> zure eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman
>> eginbide hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren
>> arranguroski egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein
>> diran gure egin bideak irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v.
>> tbn. CO 283). Bere estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko
>> buruzagi bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako
>> oraziño, eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak
>> leialki bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin
>> gabe. Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion
>> eginbide onen gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo). Ordenak
>> jartzen ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen zion
>> eginbide baten gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta eginbidez
>> doakoten lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea izango da gauza guztien
>> ardurea artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko eginbideer ditu behar
>> jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak beteko dituzten
>> eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe [...] zenbait
>> eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide bearrezkoa etzala
>> argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer eginbide duten,
>> hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta bizibide zenun?
>> Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera. Mde HaurB 12. Ez
>> nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun billatuko duzu
>> eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere eginbide latzenaren
>> egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten du beti bere eginbidea
>> argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>
>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V
>> 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16. Xarlem
>> 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard 80. Hb
>> Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6). Arb Igand
>> 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza Azalp 124. Const
>> 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS 98. Erkiag BatB 29.
>> Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
>>
>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su conocimiento
>> [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu ba jauna,
>> zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>
>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari bere
>> eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun beren
>> eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or Aitork
>> 287.
>>
>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse algo"
>> Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta denboran
>> gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen
>> egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I 217.
>>
>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho, hazaña"
>> Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales no
>> vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da argiroki.
>> Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide edo
>> azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on guzien
>> zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det Lizardiren
>> eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago zan / zure
>> eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez niken nai
>> Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ 83.
>>
>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta eginbide.
>> "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 605.
>>
>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo, medida
>> (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide bakarra, ondo
>> jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn. 202, 145, 153). Egipidiaz
>> baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk 1919-1920 (I), 40. Ikustazue
>> ortatik, erri aundiak zein eginbide arrigarri sumatu ta artzen dituzten
>> aberri txikiak menderatzeko. Ldi IL 167. Bibliarekiko jakite guzia
>> [...], ezta ainbateko aren egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik.
>> Gazt MusIx 61. Nungo iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil
>> 113.
>>
>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB ELG
>> 35.
>>
>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
>> Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten
>> eginbidea. Anab Poli 112.
>>
>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
>> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>
>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>
>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena. Honela
>>    dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia escrita
>>    de haberlo efectuado.
>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>
>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>
>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>
>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar
>>> den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero meza
>>> entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea.
>>> Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez
>>> dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>
>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>
>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki.
>>>>> Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
>>>>> infinitiborik ez badu.
>>>>>
>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria
>>>>> izan liteke.
>>>>>
>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>
>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu
>>>>>> alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>>>>>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>>>>>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>>>>>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>> duen.
>>>>>>
>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>
>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>
>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>>>>>>> "pendientes de qué".
>>>>>>>
>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes"
>>>>>>> hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
>>>>>>> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
>>>>>>> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
>>>>>>> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier
>>>>>>>
>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>
>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau da:
>>>>>>>> ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>
>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak
>>>>>>>> hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>
>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>>>>>>>> antzean datorrenean.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/061a0a87/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago