[itzul] PENDIENTE dontsua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 31, 02:36:37, CEST 2017


Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?

Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30
17:56):

> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>
> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>
>
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 30 17:16):
>
>> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
>> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
>> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
>> "eginbide" hori ere, adibidez).
>>
>> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen formaren
>> --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit oso ondo
>> zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen "izentzat
>> ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere, "eginbide=egiteko
>> bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna neurri handiagoan
>> higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo "eserleku=esertzeko leku"
>> ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Enviado desde mi iPad
>>
>> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk eman
>> duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
>> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>>
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>>
>>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
>>> baino.
>>>
>>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren
>>> aurrean, nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>>
>>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>>
>>>
>>>
>>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449, Añ,
>>> Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb ap.
>>> Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
>>> egipide, inbide); Lrq.
>>>
>>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores
>>> meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales
>>> del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual es
>>> eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores vizcaínos del
>>> s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En DFrec hay 39 ejs.
>>> (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1 de eginpide.
>>>
>>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
>>> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
>>> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
>>> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita zuzen
>>> eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik egipidea ona
>>> dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa gaiten egitera
>>> geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta eginbidea gibelat
>>> utzirik, emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere lagunari
>>> ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ ungi egiten
>>> badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako eginbidek lekhü derieno.
>>> Bp I 23. Ni enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko. ES 123. Bere
>>> egiñ bidetarik batere konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta
>>> süreki zure eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman
>>> eginbide hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren
>>> arranguroski egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein
>>> diran gure egin bideak irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v.
>>> tbn. CO 283). Bere estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko
>>> buruzagi bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako
>>> oraziño, eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak
>>> leialki bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin
>>> gabe. Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion
>>> eginbide onen gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker arazo).
>>> Ordenak jartzen ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere karguak ematen
>>> zion eginbide baten gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute zuzenez eta
>>> eginbidez doakoten lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea izango da gauza
>>> guztien ardurea artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko eginbideer ditu
>>> behar jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak beteko dituzten
>>> eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe [...] zenbait
>>> eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide bearrezkoa etzala
>>> argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer eginbide duten,
>>> hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta bizibide zenun?
>>> Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik aurrera. Mde HaurB 12. Ez
>>> nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork 123. Nun billatuko duzu
>>> eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere eginbide latzenaren
>>> egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten du beti bere
>>> eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>>
>>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V
>>> 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16. Xarlem
>>> 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard 80. Hb
>>> Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6). Arb Igand
>>> 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza Azalp 124.
>>> Const 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS 98. Erkiag BatB
>>> 29. Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
>>>
>>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su conocimiento
>>> [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu ba jauna,
>>> zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>>
>>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari bere
>>> eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun beren
>>> eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or Aitork
>>> 287.
>>>
>>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse algo"
>>> Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta
>>> denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen
>>> egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I 217.
>>>
>>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho,
>>> hazaña" Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales no
>>> vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da argiroki.
>>> Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide edo
>>> azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on guzien
>>> zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det Lizardiren
>>> eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago zan / zure
>>> eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez niken nai
>>> Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ 83.
>>>
>>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta eginbide.
>>> "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 605.
>>>
>>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo,
>>> medida (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide bakarra,
>>> ondo jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn. 202, 145,
>>> 153). Egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk 1919-1920 (I), 40. Ikustazue
>>> ortatik, erri aundiak zein eginbide arrigarri sumatu ta artzen dituzten
>>> aberri txikiak menderatzeko. Ldi IL 167. Bibliarekiko jakite guzia
>>> [...], ezta ainbateko aren egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik.
>>> Gazt MusIx 61. Nungo iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil
>>> 113.
>>>
>>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB ELG
>>> 35.
>>>
>>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
>>> Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten
>>> eginbidea. Anab Poli 112.
>>>
>>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
>>> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>>
>>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>>
>>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena. Honela
>>>    dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia escrita
>>>    de haberlo efectuado.
>>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>>
>>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>>
>>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>>
>>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar
>>>> den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero meza
>>>> entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea.
>>>> Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez
>>>> dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>>
>>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>>
>>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu, ederki.
>>>>>> Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik beregaina,
>>>>>> infinitiborik ez badu.
>>>>>>
>>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria
>>>>>> izan liteke.
>>>>>>
>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>>
>>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu
>>>>>>> alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>>>>>>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>>>>>>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>>>>>>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>>> duen.
>>>>>>>
>>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>>
>>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>>
>>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>>>>>>>> "pendientes de qué".
>>>>>>>>
>>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos pendientes"
>>>>>>>> hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz. Beti baita
>>>>>>>> "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik Gabe,
>>>>>>>> gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den ulertu.
>>>>>>>> Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Xabier
>>>>>>>>
>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>>
>>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau
>>>>>>>>> da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar
>>>>>>>>>> antzean datorrenean.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170330/1a9328c3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago