[itzul] PENDIENTE dontsua

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Mar 31, 10:59:55, CEST 2017


Marratxo xume bat jarri/ez jarri al da, orduan, gure desadostasuna?
Primeran, ba.

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 31 02:36):

> Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
> horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
> eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?
>
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
> 30 17:56):
>
> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
>> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>>
>> Enviado desde mi iPad
>>
>> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
>> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>>
>> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>>
>>
>>
>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
>> 30 17:16):
>>
>>> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
>>> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
>>> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
>>> "eginbide" hori ere, adibidez).
>>>
>>> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen formaren
>>> --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit oso ondo
>>> zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen "izentzat
>>> ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere, "eginbide=egiteko
>>> bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna neurri handiagoan
>>> higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo "eserleku=esertzeko leku"
>>> ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Enviado desde mi iPad
>>>
>>> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk eman
>>> duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
>>> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>>>
>>>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu duzuna
>>>> baino.
>>>>
>>>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren
>>>> aurrean, nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>>>
>>>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449,
>>>> Añ, Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ, Hb
>>>> ap. Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A (eginbide,
>>>> egipide, inbide); Lrq.
>>>>
>>>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los autores
>>>> meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde finales
>>>> del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual es
>>>> eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores vizcaínos
>>>> del s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En DFrec hay 39
>>>> ejs. (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1 de eginpide.
>>>>
>>>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>>>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
>>>> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
>>>> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
>>>> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita zuzen
>>>> eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik egipidea ona
>>>> dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa gaiten egitera
>>>> geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta eginbidea gibelat
>>>> utzirik, emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere lagunari
>>>> ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ ungi egiten
>>>> badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako eginbidek lekhü
>>>> derieno. Bp I 23. Ni enaizela gai hain eginbide handieri ekhiteko. ES
>>>> 123. Bere egiñ bidetarik batere konplitzen ez dutenak. Ch I 25, 5. Leialki
>>>> eta süreki zure eginbidiak egiten badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen
>>>> eman eginbide hartan. Lg II 283 (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure
>>>> einbidiaren arranguroski egiteko. AR 363. Egin bide hau betetzeko. Ub
>>>> 185. Zein diran gure egin bideak irauteko artu degun bide onean. Mg CC
>>>> 188s (v. tbn. CO 283). Bere estadu ta karguari dagozkan egin-bideak.
>>>> AA III 404. Etxeko buruzagi bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño
>>>> askotarako oraziño, eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko
>>>> eginbideak leialki bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere
>>>> bidegabe egin gabe. Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu
>>>> egin zion eginbide onen gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol,
>>>> Ker arazo). Ordenak jartzen ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere
>>>> karguak ematen zion eginbide baten gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute
>>>> zuzenez eta eginbidez doakoten lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea
>>>> izango da gauza guztien ardurea artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko
>>>> eginbideer ditu behar jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak
>>>> beteko dituzten eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe
>>>> [...] zenbait eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide
>>>> bearrezkoa etzala argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea zer
>>>> eginbide duten, hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer eginbide ta
>>>> bizibide zenun? Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko zen handik
>>>> aurrera. Mde HaurB 12. Ez nendukala an egoteko eginbiderik. Or Aitork
>>>> 123. Nun billatuko duzu eginbide orren oiñarria? Vill Jaink 165. Bere
>>>> eginbide latzenaren egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki egiten
>>>> du beti bere eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>>>
>>>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59 (V
>>>> 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16.
>>>> Xarlem 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136. Lard
>>>> 80. Hb Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V 6). Arb
>>>> Igand 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161. Inza Azalp
>>>> 124. Const 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb IxtS 98.
>>>> Erkiag BatB 29. Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol 271.
>>>>
>>>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>>>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su
>>>> conocimiento [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu
>>>> ba jauna, zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>>>
>>>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari
>>>> bere eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun
>>>> beren eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or
>>>> Aitork 287.
>>>>
>>>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse algo"
>>>> Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez ta
>>>> denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure gauzen
>>>> egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb IArg I 217.
>>>>
>>>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho,
>>>> hazaña" Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales no
>>>> vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>>>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da
>>>> argiroki. Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide
>>>> edo azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on
>>>> guzien zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det
>>>> Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago
>>>> zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez
>>>> niken nai Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ
>>>> 83.
>>>>
>>>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>>>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta
>>>> eginbide. "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV
>>>> 1928, 605.
>>>>
>>>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo,
>>>> medida (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide
>>>> bakarra, ondo jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn.
>>>> 202, 145, 153). Egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk
>>>> 1919-1920 (I), 40. Ikustazue ortatik, erri aundiak zein eginbide
>>>> arrigarri sumatu ta artzen dituzten aberri txikiak menderatzeko. Ldi IL
>>>> 167. Bibliarekiko jakite guzia [...], ezta ainbateko aren egintzan,
>>>> lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx 61. Nungo iainkoak [...]
>>>> sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
>>>>
>>>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>>>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>>>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB
>>>> ELG 35.
>>>>
>>>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete artean.
>>>> Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu zuten
>>>> eginbidea. Anab Poli 112.
>>>>
>>>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
>>>> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>>>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>>>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>>>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>>>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>>>
>>>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>>>
>>>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena.
>>>>    Honela dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y constancia
>>>>    escrita de haberlo efectuado.
>>>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>>>
>>>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>>>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>>>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>>>
>>>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>>>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>>>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>>>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>>>
>>>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin behar
>>>>> den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek igandero meza
>>>>> entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten eginbidea.
>>>>> Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak bete ez
>>>>> dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>>>
>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>>>
>>>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu,
>>>>>>> ederki. Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik
>>>>>>> beregaina, infinitiborik ez badu.
>>>>>>>
>>>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian, baliagarria
>>>>>>> izan liteke.
>>>>>>>
>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>>>
>>>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman diegu
>>>>>>>> alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren goiburuan
>>>>>>>> SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak ematen duenez,
>>>>>>>> uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da, niri,
>>>>>>>> itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>>>> duen.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>>>
>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>>>
>>>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa: argitzea
>>>>>>>>> "pendientes de qué".
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos
>>>>>>>>> pendientes" hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz.
>>>>>>>>> Beti baita "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik
>>>>>>>>> Gabe, gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den
>>>>>>>>> ulertu. Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Xabier
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau
>>>>>>>>>> da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
>>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere
>>>>>>>>>>> bakar antzean datorrenean.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/407187f5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago