[itzul] PENDIENTE dontsua
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Mar 31, 10:58:24, CEST 2017
"Zerkizun" baino gardenagoa iruditzen zait "kizun" soila.
Eta, izen gisa erabiltzeari dagokionez, gogoan izan euskaraz askotarikoak
direla izen gisa erabiltzen ditugunak:
- "*gailu *berri hauek ez ditut ezagutzen".
- Haren begien *urdina*.
- "Euskal herriaren *luze-zabalean*"
- Arazoaren *nondik norakoak*.
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko martxoa 31 09:54):
> *"tasun* iz." *versus "**kizun* adj.": uste dut hor datzala koxka:
> "tasun" onargarriago iruditzen zaigu sustantiboa delako; "kizun", berriz,
> adjektibo soila izaki, "kirrinkariago" edo "hozkigarriago", nonbait. Baina,
> hizkuntza-kontuetan, azken hitza hiztunon arteko adostasunak du, noski...Ni
> "kizun libre"aren alde, beraz: ez zen, beharbada, hain asmakizun baldarra
> izan (pozten nau, Xabier eta Joxe Mari, zuek ere halatsu iritzi izanak).
>
> Eta, kiribila kiribilduz, honako hautsi-mautsizko "konpontxo" hau egingo
> bagenu, zer deritzozue?...Alegia: gauza "pendienteak" gauzatu-gabeko,
> zertu-gabeko gauzak izaten dira, ezta?...Zergatik ez adoptatu, beraz,
> "pendiente"-ren ordain "passe-partout"-tzat, *"zerkizun"* (sic)?....Uste
> dut (ia?) kasu guztietarako balio lezakeela: "efektu zerkizunak", "lan
> zerkizunak", "ordainketa zerkizunak" ...(Non eta -hau jada txiste txarra
> da, barka - "belarritako" edo "zintzilikario" deitzea hitzartzen ez dugun,
> jakina).
>
> Ongi izan.
>
> Joxe Austin Arrieta.
>
> Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua araba.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 31 07:26):
>
> Iruditzen zait aditza zein den dakigunean ez duela arazorik sortzen, eta …
>> gabe, -tzeko, -kizun formulek funtzionatzen dutela.
>>
>>
>>
>> Askotan, ordea, aditza/ekintza ez dago argi, ez dago argitzeko
>> aukerarik/astirik… edo, aditza jakinda ere, hitz multzo luzeegi adiztunak
>> ateratzen zaizkigu, erlatibodunak, izendapen baino gehiago definizio
>> diruditenak.
>>
>>
>>
>> Kasu horietan, eta horietan bakarrik, zer iruditzen zaizkizu aukera hauek:
>>
>>
>>
>> *a) **“DENA DELAKOAK” ZINTZILIK (zentzu figuratuan, jakina, eta
>> “daude” aditza elipsian)*
>>
>>
>>
>> OROTARIKOA
>>
>> *zintzilik *(*-nz- * G ap. A), *zintzili *(L-côte ap. A; Dv (V, G)),
>> *txintxilik* (G-bet ap. A; *VocZeg *286).
>>
>> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]Colgando,
>> pendiendo. "Appendu, suspendu" Dv. "Pendiente, colgado" A. v. *zintzilika,
>> zintzilikotz, zintzilizka, txintxiliz. *[image:
>> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/borobila.gif]*Tr. *Documentado
>> en textos vizcaínos y guipuzcoanos desde mediados del s. XVIII y también en
>> Xalbador. La forma general es *zintzilik. *Hay *txintxilik *en Aguirre
>> de Asteasu, Iraola, *EusJok, *Barandiaran y Lekuona, y *zintzili *en
>> Basarri, Etxaniz (junto a *zintzilik*) y Xalbador. En *DFrec* hay 20
>> ejs. de *zintzil(l)ik*
>>
>> …
>>
>> (Estar, etc.) pendiente de, atento a. [image:
>> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Erlojutik
>> zintzilik egon bear al degu beti? *Alz * Ram *70. *Itz oietatik
>> zintzilik zegon Santxo Panza, ezertxo-ere esan gabe. * "Colgado". Berron *Kijote
>> *200.
>>
>> *ETA AMAIERAN*
>>
>> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/laukia.gif](Estar,
>> etc.) pendiente de, dependiente de, en suspenso. [image:
>> http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]*Instante
>> artatik dago zinzilik bezela gure eternidadea*. Urruz *ZeruA *52 (ap.
>> *DRA*). *Eztabaida orretan zintzillik izan dan erabakia.* EAEg
>> 14-2-1937, 1063.
>>
>> [image: http://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/laukia.gif]*Engraziri
>> sendaketa egiten amaitu zutenean eguerdiko amabiak zintzilik zeuden. *Etxde
>> *JJ *131.
>>
>>
>>
>> *b) “DENA DELAKOAK” KIZUN (proposamen ausartegia???)*
>>
>>
>>
>> “tasun”ek azken urte hauetan irabazi duen onarpenetik tiraka:
>>
>> HIZTEGI BATUA
>>
>> *tasun* iz. Ezaugarria, nolakotasuna. *Jainkoaren auzia eta Jainkoaren
>> tasunen auzia bi auzi dira ezbairik gabe*.
>>
>>
>>
>> HIZTEGI KIZUN LIZUNA (gerora irakurri dut Joxe Agustinek-eta Kutxan
>> aspaldi, ez alferrik, egin zuten “kizun libre”aren proposamena)
>>
>> *kizun* adj. (Testuingurua falta denean soilik) Zein den ez dakigun
>> ekintza bat falta duena. *Eragiketa kizunak, kontu kizunak, gastu
>> kizunak*
>>
>>
>>
>> Ondo bizi,
>>
>>
>>
>> Joxe Mari Berasategi
>>
>> AFAko Euskara Zerbitzua
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Nuria Fdz. de Arroiabe [mailto:nuria a bildua belaxe.com]
>> *Sent:* jueves, 30 de marzo de 2017 11:08
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* [itzul] PENDIENTE dontsua
>>
>>
>>
>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere bakar antzean
>> datorrenean.
>>
>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik barik? Ez
>> dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden. Formula
>> magikorik bai?
>>
>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>
>> Nuria
>>
>> Lege oharra:
>> Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
>> zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren
>> Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua
>> ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
>> datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
>> sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz
>> zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>>
>> Aviso legal:
>> Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
>> únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos
>> lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
>> Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido
>> legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que
>> es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación,
>> cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por
>> escrito, acreditando la identidad.
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>> No imprima este mensaje si no es imprescindible
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/e0a75718/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/e0a75718/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/e0a75718/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/e0a75718/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 87 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/e0a75718/attachment-0003.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago